Lili gaxoa!
Zubigar
¿Zer gertatu zain lili kutuna,
agitz leguna?
¿nora joan zaizkin usai gozoak,
lengo margoak?
¿ez din jarri nai orain erleak
ire gañean
len ainbat ezti ttantto goxorik
eta legunik?
Txorten sendoaz zutik egona
izan aizena;
arro, panpiña, biguin ta lerden
izana, ¿zer den?
piztiren batek kosken bat al din
muñean egin
txit zimeldua lurrera emen
erortzearren?
Olerkarien biotz pozkarri
izan aiz beti
txirita txuriz inguratua...
ain apaindua,
¡ta orain orbel antzera zimel
ta erdi ustel
lurrean ago ain negargarri
bakar-bakarrik!
Intz ondorean eguzki izpiak
lili orriak
zabalduarren, ¡ireak ezin
iñolaz egin!
¿usteldu zaizkin orrenbeste zain?
¿zer gertatu zain?
¿ankerren batek oinpean artu
eta zapaldu?
Igarri diten ire oraingo
orbelen margo
arre-arrean, ez daukanela
gaur len bezela
ire zañetan ezer indarrik
bizitzekorik
Ia xomorroak urrean ditun,
¡¡laister aiz ardun!!
Il aiz betiko lili kutuna,
ene zoruna
¡ta ire eriotzaz benetan gaizdun
emen usten naun
¡¡lilia il ta olerkariak
bere bizia
ez din bearrik, beaz irekin
nat diñak nik il!!