Berpizkundea
Zubigar
Lurrin ontziak
txistuka dagoz
eta biraka kanpaiak;
len ixill egon
dira guztiak,
orain benetan alaiak.
***
Gu gerala-ta
egin zuten bai
Gurutze artan iltzatu...
baña obena
aitortu degu;
orain da Jesus berpiztu.
Abesti itunak
aste guztian
egin ditugu abestu
baña gaur alai
abestu degu
Jauna zaigu ta berpiztu.
Txadonak dio
gaur, aleluya,
beaz gaitezen poz-poztu
¿nola ez poztu
egin ba'zaigu
Bakaldun Deuna berpiztu?...
Otoi, anaiak
gure obena
arren, dezala barkatu
otoi, ugari
entzungo du ta
gaur da ba Bera berpiztu.
Lurrin-ontziak
txistuka dagoz
eta biraka kanpaiak;
len ixil egon
dira guztiak,
orain benetan alaiak.
|