Nere lenengo maite-ibilketa
Samaiko-Zulo (Lizardi)
¡Ura aro alaya
Ta ajolikabe
Amabost urte
Nitun garaya!
Gizondu guraz,
Bururatu zat
Andregaitxo bat
Billatutia.
Uritik bertan
Oi-zan, urtero,
Erromeri bat
Ezin alaigo...
Juan naiz, bada, apain,
Ta ernai begiya,
Edozein neska
Zoratzeko lain.
Alako pozkun
Osagarririk!...
Baño nik bai-nun,
Bai, zer-egiñik
Lagun-dei-otsa
Nun-naitik dantzut:
Batzubek "¡agur!"
Bestek "¿nora ua?"
Jaramon-ezik,
Darrait aurrera,
Jakiz beteta
Mayen artetik;
Ur gozua emen...,
An erroskilla...
Ni, ordia, ben-ben,
Andregai-billa!
Arkituko ez nun
Etsi-zoriyan,
Neska bat dakust
Zuaitz-itzalpian...
Gelditu nintzan
Eta aztertu nun:
Matrail gorridun
Neska ederra zan...
Ura aukerako
Emaztia nitzat...!
¿Beste alako bat
Al nun idoro?...
Nere biyotzan
(Bat-batez, noski)
Su-gar bat, ezti,
Piztu zitzaidan.
Mingaña ikaraz
Ta arpegiyan lotsa,
Geldi, geldizka,
Urreratu naz
***
-«Matrail gorridun
Neska motz ori:
Nere autik entzun
Itz laburtxo bi».
-«A zein loretxo
Bota didazun...!
Lotsarik ez dun
Mutil-koskortxo!...»
-«Zelai-lilitxo
Lirain apaña...
Gotzon-antzedun
Maitgarriya!...»
-«Auxe den mutil
Parregarriya!...»
-«Estutxo nabil
Andregai-billa...»
-«Ez ba, larritu,
Maitati ori, arren;
Billa bai-dezu
Andregaya emen:
Algara zegin
Ori esatian;
Ni pozez, bañan,
Negon, ta atsegin.
***
-«Beraz» nerekin,
Dantzara zagoz?...»
-«Izerdiz zagoz,
Pizka bat itxoin...»
***
Ta parre zegin
Nere mintzatzez...,
Ta, noizian-bein,
Zai ba'lego lez.
Atzeko aldera
Begiratzen zun.
***
-«Urrezko illedun
zoragarriya,
Nere loretxo,
Nere kuttuna!...
«-(¡Auxen da lana!...
Ez-ote etorriko?...)»
-«Entzun, bada entzun,
Nere bildotsa...»
-«Ederki ai zera
jardun, bai, jardun».
-Tuntuna asi da
Dantzara guazen...»
***
Ta, alako baten,
Urruti-antzian:
-«Mantoni, atoz ia,
Dantza gaitezen,
Tuntun-jo-aldiya
Buka baño len!...»
***
Begiratu zun
Deya dantzunantz,
Ta esan dit «Agur!
Dantzatzera nua».
-«¿Nor da ori baño?
(Galde diyot nik)
-«Nor neu-bijotzeko
Jabia baizik!
Dantzaz nekatu
Ta egarri izan da
Juan danian, zu
Azaldu zera».
«Ta ain benez esan...
Gezurti alen bai!
Zugan andregai
Billa-nubela?...»
-«Ori bai, noski!
Zeuria ez, baño;
Mutiltzar sendo
Orrena baizik!
Agur ba, gaste,
Ta esker ugari...»
-«Iñakaz neri?
Etzaitut maite!!!»
Ta algara zegin
Ori entzutian
Ta arin baño arin
Juan ziran dantzan!...
Ona emen, bada,
Nere lenengo
Zorigabeko
Maite-ibilketa
|