Maiteder. Aselia
Samaiko-Zulo (Lizardi)
Maiteder,
Maiteder!
A zan eguzkiya!
A zan ederrenetan ederra!
Izar nagusiya...
Iņularraz aurrena agertzen dana lakua!
Etzinan,
Maiteder,
euzko-neskatillik
eder-bakalduntza lapurtuko!
Euzkadi'ko izanik
ederrena, berriz, bai-intzanan ludi guziko...
Etzinan,
Aitzarre'k
Lotazila'n biltzen
ire arpegiyaren elurra...
Eztin erakusten
eguzkiyak, goizian, ire illien urria...
Ortziak
bekaitzik
izan al-ba liken,
etzinan bere urdiņa agertuko,
ez aitortziarren
ire begiyena zala gustiz ederrago...
Oyanan
txoriyen
txiru-lia baņo
ire marrubizko ezpaņetan
zoragarriyago
euzkerazko mintzaketa bigunak itunan...
***
Auxe zan
Maiteder,
Iņoiz, irakurle,
Aitzarre-mendiyan bidekari,
ekaitzaren menbe
arki ba-dek ire buruba, auzotik urruti:
ta ikazkin-
-txabolan,
(zato mardulari,
azaleko buztiya aztu-nayan,
zurrut bat... ala bi
kenduta) abitu ba-atzayok ari berriketan,
naparren
izkera
garden-eresdunaz,
Maiteder'en asele mingatza
entzunik aiz, aujaz,
atako euri-ots naigabetsubaz nastuta...
***
Maiteder
bizi zan
antzin-antziņian
guztiz zoriyontsuba zalarik,
bere biyotzian
ezpai-zeukan Maiteder'ek maitasun-kezkarik.
Beņola
mutil bi,
Urden eta Garden,
egun bai ama bateko seņak,
neska zerdenaren
ederrak biyurtu zitun bere maitaliak...
Anayok
alkarri
ixildu ziyoten
biyotzeko berri, maitasunez...
Neskak bai-zekiyen...
ĄEmekirik sortarazi dun suba igerri ez!
Maitasun-
-zalantza!
Maitakari biyak
berdinian ziran maitagarri...
Ezin ba biyotzak
maitasun-anziyau zuzenbidez erabaki...
"Berama
zoriyak...!"
Ta aitz goren batetik
zabalari buruba damayo,
oyubau jaurtirik:
"Artuko nabanak izango nau beretzako!"
Besuak
zabalik,
maitale bizkiyak
basauntzaren ariņak daramaz...
Une lazkarriyak!
Zeņek eutsiko-ote erorki kutuna, laztanaz...?
Maiteder
Aize zabalian
ujauzi biyur da. Bizkiyak aitz
aitz nagusipian...!
Maitetasun-azken gorri...! Zori errukigaitz!
Betiko
negarka
diran Maiteder'ek
Bidazkari, bere zillarrezko
negarra ikusi dek,
erruz jariyoten bizkiyai mun-egiteko...?
Ta anayok
(maiteki, goldiyo biyurtu
zitzayoten amak laztanduta)
urrundik begiztu
dituk, maitiaren negarra artzen asetzeka...?
Besuak
zabalik,
belaunikatuta,
dirauz beti; ta artzayak diyote
oraindik dutela
maiterik Maiteder, alkar gorrotatu gabe.