Nere maitiak ditu edo "axariga dantzan"...
Samaiko-Zulo (Lizardi)
Nere maitiak ditu
begiyak orlegi...
Negua biyotzan, begiyetan udaberri...
Euzkadi'ko zelai ta
basuen argiyak
margoztu ei-dizkio berari begiyak...
Nere maitiak ditu
me-miak ezpaņak
euzkeraz mintzatzeko bakarrik egiņak.
Etzadazute eskatu,
aren ortzen berri
ezpai-dizkit ozkirri-bidez, erakutsi.
Nere maitiak ditu
beste lau maitale,
ta ni baņo geiyago edozein du maite!
***
Zenbat maite zaidutan
iņoiz esan dizut?
Kanpandoia ximela baņo nayago zaut!
Baņan, zuk neretzako
eztezunezkero
beazuna ta ozpin garratz-miņa baņo,
nere malkuak-arren
ezpai-nazu maite...
negarra-biarrian ein dezadan parre!
***
Nere maitiak ditu
begiak orlegi...
Bigun ba'litzaizkit, bizia udaberri!
Maiteizane'ri
Samaiko-Zulo (Lizardi)
Nere gogoko lore bakarra,
nere gabeko izarra...
Samin-eztiya zeran oroya
nere parre bai negarra...
Nik zu bakarrik maite-izan zaitut
maitetasun bereziyaz:
norbere aurren ama-gaiyari
zor-zaion gurtze garbiyaz...
Nere biziko lorategiyan
udaberriya itzali da...
Gaba da: illunaz, urretxindorrak
dabez azken-abestiya...
Agur betiko, nik maite-izana...
Bemozu Jauna'k zoriya!
Espaņak - Maiteizane - deritzu,
biyotzak, baņo..., - Maitia!...