Igesi
Samaiko-Zulo (Lizardi)
Beñola, uxo bat, nere amesen
goi urdiñetik jetxita,
otzan-otzanik geldi zitzaidan
zabaldu niyon eskuban.
¡Aren ederra...! Biyotz-biyotzez
maite-izan nuben bertatik...
¡Ai, nere pozaren poza berak
izan ba'nindu maite ni...!
Baña, bat-batez, atsedenduta,
zabaldu zitun eguak,
eta amesezko zabalaz-ziar
arin ostendu zitzaidan...
Nere amesen urtza, arrezkero,
urdingetuta goibel da,
ta nerau beti geldi-geldirik
urtza-mugari begira.
¡Uxo txuriya...! Berriz atorkit,
arren, ames-goya urratzen...!
¡Ai, lur aztun au ezin-utziya...!
¡Ai, ba'neki nik egatzen...!