Euzkera
Samaiko-Zuloa (Lizardi)
Gizatza jayotako gabaren goiz-aldian,
ames-itxaso-ziar egazti zuriyan,
soinge nabaitu nuban burubau, jakin-ezik
nundik ertena nintzan, ez nora niñuan.
Egun-urratziaren argiskak ikututa,
noizpait igerri nuban urrunen legorra;
ta, arrigarri-susmuak bultzata, aruntz zuzendu
nuban ames-itxasoko ontzi zorakorra...
Izan ere lur aren itzalak goitik bera,
zillar-une garbi bat, argiz, zerakustan,
bat-batez sutu zana, diztir lillurakorraz,
aurrez-aurre eguzkiyak muga autsi zunian.
¿Zer zan?... ¿Aujaz, urrungo atsegindegi baten
emeder-soinbiango aintzindariya: ala
Sarkaldetik arrorik eguzki Sorkaldarra
goitu-leyaz zetorren eguzki berriya?...
¿Ez ote-zan, agiyaz, nik nekusen unia
Urtzi'ren begizkuna zetzan lur-unia
ala burestunetik eten zitzakiyoken
izarrik sortutako tximist egokorra?...
¿Zerek zelai urdiñan itxasozti gaxua
maite-begi-argiyak ainbat zeraroran?...
Itxon... Nere ontziyak, nere egazti zuriya,
yoran esigaitzaren lasterrak zeraman...