Egamin
Lizardi, Xabier
Yaunarenean nago
zentzuak ezin bil,
Elizaren sabela
bakar dago ta ixil.
Otoitzerako giro,
baņa ni txoratil...
Leiotik, ari xea;
egun berria aril.
Ari xea begian
ta idurimenean
ari baitut xirika
kilimagiņean,
burruka bat sortu zaio
eztia, barnean:
egamin ta geldimin
naiz, aldi berean.
Badakusat, iduriz,
gelan lekaidea.
Aren eginbearra,
epez ikastea.
Gorputzean osasun,
animan pakea,
lurmiņak ditu utziak,
Yainkoz da betea
Egan, leio-aurretik,
txintaka txoria;
aren urren, ausardiz,
maiera iguzkia...
Mundutikan ez ba' lu
beste geznaria,
uste dezake dela
atsegintokia.
Ari xea berriro
begitaratu zait;
geldimindua nadin
beldur dugu nonbait;
badakartzit gogora
ikustizun zenbait,
elizaz nondik nora
eragingo gogait.
Biotzetit datorkit
orain oiartzuna:
"Eliz-leio ņabarrak
iragaz-eguna,
atarian zakarra,
barneon biguna;
emen lore gorri, ta
kanpoan asuna...!"
Egun berri makurrak
ezin etsi baitu,
argi-aria ugolde,
biurtua dizu.
Erauntsiak eraso-
ta galdua nazu:
biziro zait ernetu
gogoan Urkizu.
Etxeak mendiaren
bixkar-bixkarrean,
usoak dirudite
telatu-ertzean,
urruma ta yolasa
elkarren artean,
soin zuriak nabari
zeru gardenean!
Egamiņak erretzen
"ematen" dut egin:
otoi labur bat, eta
atarira nadin.
Zer burubide zuk au,
txoro egonezin!
Pake gozoa utzita,
nora duk egamin?...
|