Seme baten sortzeaz, abisua aitatxi-amatxiri
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Berri pollit bat daukat zueri erraiteko
Eta hortaz bi bertsu aise kantatuko
Aitatxi-amatxi etzaizte doaike harrituko
Bazinakiten zerbeit zenez gertatuko.
2
Egun huntan zen da, oi zer bozkario
Gauza hori gertatu Jainkoaren medioz
Aita t'ama berriak gelditu gira uros
Seme pollitaño bat sortu zaukulakotz.
3
Gertakari horretaz xoratuak gaude
Erran behar da zerua ginuela aide
Seme baten sortzea baitzauku ohore
Munduak bizi beharko baitu gero're.
4
Ongi etorri beraz gure semeari
Gure «marc»-ek etxean izar bat iduri.
Bertzaldi batez hunat agertuko zueri
Irriñua egin dezan aitatxi-amatxiri.