Aita Donostia-ren eguna
Fermin [Imaz, Fermin ?]
1
Hau Donostian iragana da omenaldi anaikorra
Ta bereziki juntatu ditu Hegoa eta Iparra
Parte-hartzaile nork daki zonbat kargudun ziren beharrak
Guziek nahirik ohoratu beren... «Sarako-Izarra».
2
Sarako izar distirant hod zen Paul Dutournier Jauna
Nork erranen zuen bi aldetan hau zela hoin ezaguna
Adiskideak trumilka dauzka oi zer aberastasuna
Uste gabeŕn hara egina Euskal-Herri batasuna.
3
Hainbat zerbitzu on zuk eginik eman zauzuten begia
Dena bihotza zinela eta guziz euskaldun argia
Zu omentzeko etzezaketen deus aurkitu geihegia
Lekua bera zoin asurtia Erregeen jauregia!
4
Lokarri ainitz agertu dira hor gerla denborakoak
Barandiaran, Labayen edo Basarn, zer lekukoak
Aldiz hainbertze minixtro edo auzapez, hoiek gaurkoak
Garaikoetxea t'Ardantzak Sara ez dute ahanztekoa!
5
Euskaldunaren kalitateak, prestu zintzo eta sano
Zure baitan nik begiztatuak izan ditut egundaino
Jendeak eta Herria maite, berdin... pottoketaraino
Zur'etsenpluak gehio balio munduko urreak baino!
6
Omenaldiko berri hunetaz naiz xoraturik egona
Markatu behar izaiten dira hola gauz batzu sakonak
Auzo-hemtik ere har-zkitzu otoi gure zorionak
Askotxo beharginituzkela zu bezalako gizonak!