Mattinen omenaldia Miarritzen
Fermin [Imaz, Fermin ?]
1
Mila bederatzi ehun eta hirur'hogoi t'hamazazpi
Euskal omenaldi bat aipatu nai nuke partikulazki.
Aheztar Mattin koblariari ertea ez laike gaizki
Zor diogun estimuarentzat ez da egin besta aski!
2
Gauza bat ongi hantxet entzun dut berak bertsutan erranik,
«Kasu hoietan agertzeh dela maitale ainitz badenik»...
Etzaut batere iduritzen hor gauzak dagotzin zuzenik,
Euskal-Herrian ote da Mattin malte ez duen gizonik.
3
Aldiz «Euskal-Jai», bane hortako jendea kusi ondoan
Miarritzen ez zaut kanbiatu lehen nuena gogoan.
Iparraldean euskaldungoaz ez gira arta beroan,
Barnea ongi beteko baitzen izan balitz Gipuzkoan!
4
Jende gutixko izanik ere bazuen koblari lagun
Sasoin-gaitzeko bertsulariak denak baitziren ezagun
Han egin dutan pentsaketa heu gogoan dut berriz egun
Bertsolaritzak gure Euskara salbaraziko deraukun?
5
Bertsolaritza agertu zeraut arras joko kuriosa
Eta Mattinek joko zail hori beretua dauka ontsa
Gure hizkuntza maitearentzat zer zerbitzu baliosa
Bertze mintzairek aldiz galdua dute bertsolari hatsa!
6
Zure omore on hori, Mattin, zeraut hain estimagarri
Euskal-Herrian egin arazten baituzu hameka irri.
Zu bezain gizon atseginik ez kusten karriketan kurri
Bertzer emaiten duzun plazerran hartzen al duzu hazkurri?
7
Zorigaitzez hor, badira ainitz Baionan ta Miarritzen
Euskaraz eta, zure dohainez... ez dakite baliatzen.
Bertsuzaleek bide on hortan jakin bezate segitzen
Besta berri bat zuri eskainiz bainan bertzean Ahetzen!