Kominioneko egunez
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Zorionez du gure Marko-k gaur kominione egina
Hamabi urte, izanez ere adimenduko adina
Egungo mundu nahasi huntan hauxe dugu urrats fina
Famili zabal hunek dezala goza gure atsegina!
2
Gaurko munduak, bere leloa: Ģez fede eta ez legeģ
Libertate bat oso osoa ainitzez zaukula hobe
Lehen makurreangero hainbat burtxoraturikan daude
Behar orduan norat jo xuxen, zeri lotu jakin gabe...
3
Haurra eskolaratuz euskarak hartzen du lehen kolpea
Moda xaarreko balitz bezala gure etxeko moldea
Telebixta-re arras axola gabea dugu ordea
Hautu on batzun bidean ez da neholaz martxa pobrea!
4
Droga ta saltsa ohar gabean hortxe jarri zaukun moda
Lanaren griņa eta geiago jiten baitira ondora
Pagano batzun jokabidetik ez gindaizke joan gora
Elizatiarra aldiz Jainkoak dezake nunbait fagora...
5
Nahiz gostatzen zaukun deneri biziaren egitea
Erreklamak ta ingurumenak sortzen dute nahastea
Gutarik urrun dadila haundi-nahia edo ustea
Hobea dugu gorearekin behin konforme izaitea...
6
Bizi bat dugu eta hunetan hartu dezagun sesua
ĢElgar maitatzekoģ da Jesusek utzi deraukun mezua
Kantu batekin alaitu daike etxea edo auzoa
Lagun artean ta familian baldin badugu... gozoa!