Itxaropen bat
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Bortizkeriaz ez ote dira hainbertze jende aseak
Nahiz badiren gutarik hurbil bilatzen duten klaseak
Errespetatzen ditut barnetik batzuek eta bertzeak,
Kalterik egin ote dezake bertsu batzu agertzeak?
2
Funtsean hitzak gut! ba!io izanik ere bertsutan
Obretarat ez bade bihurtzen bederen zonbait kasutan
Ez ote daike gure geroa guhauk hartzea eskutan
Bainan bazterrak ezarri gabe arras kexuan ta sutan.
3
Zer gisaz jautsi den bortizkeri tematsu horren aroa
Ez baita errex gaur pentsatzea zertarat doan geroa
Aise da ere gauz hau erraiten: hori duk buru beroat»
Ahantziz nota zapaldura den bide txar horren erroa.
4
Bai txarra dela diot «talion» delakoaren legea
Itsuskeriak ikusi eta okaztatzen zait barnea
Ez da nehor ez denik nunbaiko ama batena, semea
«Etsaiak maite» erran zuena, ez ote zena ernea?
5
Etsiduraren kemen trixtea ez dut enetzat onhartzen
Herrak ere ez ote gizona leize batean ezartzen?
Ene iritziz, gu gaizkiaren meneko hor gira jartzen
Behar ginuke jakin sanoki kontzientziaz ozartzen!
6
Jende kontzientziarazteko nundik bilduko da karra?
Hortako dugu Herri-gidari argi batzuen beharra
Iraultza ezti baten biderat bertzela ez daike lerra
Populuaren kontzientziak duelarikan indarra!
7
«Lana Herrian sort arazteko, bai, zazpi ahalak egin
Gure hizkuntz hau begiratzeko, erakuts hein dugula min
Hoiek gogoan egoki nintzan, bihotza nuela saurin
Batasun berri baten izena eskurat zautalarik jin.
8
Alderdikari batere gabe sortu zaiku beraz «IZAN»
Nahi du bizi, ta bide egin egungo giro murritzan
Azken aipatu xede horiek orai obratzeko gisan
Eta euskaldun bakotxak gero funtsez zerbait egin dezan...
9
Gaur baketiar baten oihua nai nuen adi-arazi
Ahatik gure nortasun eder hau zilorat ez guk utzi
Zorionezko batasun barri, Jainkoak daitzula grazi
Bihar Europan Euskal-Herria finkaturik dadin bizi!