Hiztegi berria Xiberotik jalgia
Fermin [Imaz, Fermin ?]
1
Gure hizkuntzak duen altxorraz jasorik zonbait oharpen
Amestu izan dut aritzea inguruan erakasten,
Gainera gaurko erabilpena nola arras garbi ez den,
Ezdarazko hitz "mamu" batzuak bait datoz buter nahasten,
Horien aurka hastera noa... Hiztegi baten goresten.
2
Hiztegi hauxe gure baratze huntan landare berria
haren egile suharra dela "xiberotar" ekarria
Urtetan zehar batzuek nola dakiten lantzen harria
Hunek hogoi-ta-hamairu urtez, oi zer lan izigarria
Ibili duen: bil eta xorroxt, euskarazko hitz garbia!
3
Frantsesetikan euskararako nahiz ez izan bakarra
Liburu hunen mamiak badu nunbait bertute ozarra;
Erdarak utzi kotsu lizuna garbituaz barra-barra
Nola harpetan edo menditan daiken asmatu beharra
Hitz-erro xarrak hartu-ta jauntziz badakar uzta ederra.
4
Guti erabilitako hitzez ederra dago zatia
Lehen guretzat ez-ezagunak, orain zoinen egokiak!
Hitz berrietan ezagun berriz jakintsunaren hunkia,
Martxa hunetan ez gintaizkela luzaz egon lotsatiak,
Erakaspenez beteta zegon Xiberoko euskalkia!
5
Euskal-Herian "har" bat badago ari dena desmasian
Eskolan haste, kale-baserri, al duen leku guzian
Guri bai gosta adierazpenak hitz teknikoen sasian
Hainbat euskaldun erdaraz mintzo ari gabe fantesian
Oi zer herstura ta behartzea jakitate eskasian...
6
Elkarrizketak duen beroan zonbat alditan preseski
"Kakoak" behin idekiz geroz zurruzta ez doa finki?
Ta erdararen dutxulu hori hestea zail dela naski,
Batzu horrela hauteman eta ez naiz mintzatuko gaizki
Euskara garbi azaltzeko ez beti naikundea aski.
7
Bainan sinetsi hauek direla naski atzoko kontuak
Hiztegi berri hauxe bait dator ttikitzeko afruntuak.
Paper buztan bat sakelan eta idazgailu xorroxtua
Solasalditan kausitu "mamu" hoik baditut "altxatuak"
Egunero bai nere mintzaira daiteke aberastua.
8
Atseginekin eta jostetan gaur ikertuz hiztegia
Euskararentzat ari zait beti doi bat hobetzen begia;
Dakit ainitzek hor miatuko date berentzat argia
Irratilari, idazlariak, ikasle, bertsulariak, .
Orroituz "Aita Junes" ez dela izan langile nagia.
9
Gizon jakintsun ta baliosak ardura dira apalak
Gaur aipu dutan Jaun hunekin ez daiteke izan bertzela;
Apezgoaz gain herriarentzat da zerbitzari leiala
Orroit: hogoi-ta hamairu urtez "krixtoren" bizitza zela,
Aita Junes-ek denbora hortan jalgi hiztegi zabala...
10
Zazpi "anaien" zerbitzurako liburu hauxe dagonez
Jakingo ahal dugu barnatzen bakoitzaren gogo onez;
Gidari suhar, kartsuak segi dezazkegu zorionez
Biharkoan da gur'esperantza gaurko sailetan iraunez
Zerbitzu miresgarriarentzat esker mila Aita Junes!