Gure zizelkari bat
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Herriz herri hor ezagutua ginuen musikaria
Ezkondu eta bilakatua zaukula zizelkaria
Nola fraile bat hau bakartasun osoan zaiku jarria,
Goizetik arrats arbol azpian moldatuz bere harria
Bizi berriak ainitz zorion dio naski ekarria...
2
Izpiritua beti hartua, ta indarrak ezin koka
Haren obraren gainean bada grazi haundiko guduka
Arte-arentzat amodioa baduela ezin uka
Berdin bi urtez harri berari gostuz ari zaio joka
Oren prezio xuhurrenerat balio ederra dauka!
3
«Zure lanean dudarik gabe izanen zirela trebe
Hainbat itxura guziz ederrak lekuko segurrak daude
Besoekilan beti jo eta izpirituari galde
Azkarra behar dauka gizonak bere lanerako fede
Egunak joan ta egunak jin, sekulan nardatu gabe...
4
Ainitzendako ta egiazki berezia da kasua
Nehor gutik du hortan ikusten nun den ere probetxua
Nere aldetik bi galde egin gogo dauzkitzut Pantxua
- Nundikan duzu zureganatzen zure bihotzeko sua?
Eta guk nola konpreni gero airazten duzun mezua?»
5
Eleak guti balio eta dago berea gogoan
Berriz lanari lotuko ere bere egintza sanoan
Nik egin galde hoier erantzun bat harturik helburuan
Zizel ukaldi bera adituz ta xoriak inguruan
Neretzat obra bat ager daike... biga urteren buruan!...