Gure herriko ikastola berria
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Erdarazko uhainen erdian hauxe berri pozgarria
Batzuk bederen keinka hunetan sano dute egarria
Pentsa zazue eraiki dela ikastola bat berria
Ai zer keinua botatzen daukun gure Azkaingo herriak!
2
Ideki zela herri hunetan naski hamar urte pasa
Etxe xahar baten barnean zegon eta han toki eskasa
Orai dena da berri berria eta gora konfiantza
«Goiz-Argi» batek euskalzaleer pixtu die esperantza!
3
Denek dakigu nola dagoen egoera bat gaurkoa
Aizeak kontra egiten dauku geihenean pusakoa
Euskarazko erakaspen hori da guziz beharrezkoa
Jendeak ahal du konprenituko zoin den baitezpadakoa
4
Maurtxoeri naiz aldi frangotan egona bazterretik so
Jakinik lehen ikastolatik zutela eginik pauso
Bainan burrasoen urratsa da beti geldituko faltso
Hortik goiti ez badira berak etsenpluz euskaraz mintzo.
5
Bertze kasu bat arduraxkoa: espos lagun erdalduna
Amodioak bere itsuan hitzemanikan fortuna
Gero ditaike falta euskarak zeraukan goxotaxuna
Pentsatuz: «gure haurtxoak gero jin halite euskaldunak ...»
6
Ezina zela apal-apalik gero noizbait aitormena
hen gabeko trixtezia bai bihotzaren etsipena
Azaltzen zauku zorionketa gabiltzala naski denak
Hori ikusiz ez dezagun gal hel-biderik segurrena.
7
Gaurko mendeak dauku ekartzen gure buru nahastea
Perttolikeri batzun ondotik hazten da gure ustea
Bertze burutik landu ditaike aldiz gure izaitea
Bihotza dauku xuxen hunkitzen gure hizkuntza maiteak.
8
Ingurumenaz bertsulariak badu here griñatzea
Ikusiz nola sasiak hartzen duen euskal baratzea
Gazte deno ez daike pentsatzen zer den «arima» galtzea
bin epel eta beltza ditaiken: «Akitaniar» sartzea.
9
Apur batentzat OBRA hunek du gure begia xukatu
Dena galdurik ez dela eta dadin hazia loratu
Azkaindar maiteok zazue bai ikastola ohoratu
Gure jaun merak egina dauku hor paregabeko hautu.