Eskola sartzea
Fermin [Imaz, Fermin]
1
Aldizka sendimendu goxo eta latzak
Kausitzeko ditugu, hain bihotz beratxak
Alde bat joan zaizku aurtengo bakantzak
Orai eskolan berriz, «musika ta dantzak»!
2
Amak erosi dauzku taulier berriak
Bai ta ere zakuan, puxkak ezarriak
Gauz errientari gu begira jarriak
Lenbiziko egun hauk, zoin orrdjtgarriak!
3
Bainan sail guziak ez daizke zail atera
Ikusten da eskuko nunen arabera
Eskolan erabiliz garbiki euskara
Ez duguia agertzen, bihotz alegera?
4
Hola hasi ditugu eskola egunak
Bete behar baitira gur'eginkizunak
Noizbait bilakatzekotz doi bat jakintsunak
Bitartean bideko, hortxet ba lagunak!