Bazko
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Egun hauxe dut aspaldi danik fedearentzat gakoa
Huntan agertzen zaikula Jesus guhaur bezalakoa
Bera hil eta hiru egun barne berriz piztea: «Bazkoa»
Guzizgainetik Jesusek zuen frogatu zela Jainkoa.
2
Jesus maiteak han Betelemen arras erromes sorturik
Bore bizitza iragan zuen egia peedikaturik
Oraino guretako segurki hil gurutzefikaturik
Argi osorik etzen izanen ez balitz izan Bazkorik.
3
Ordutik zaiku segurtamen bat gure barnean gelditzen
Meza Sainduan apezak ere baitu ardura berritzen
Alta gogoan gauza hori ez dugu asko erabiltzen
Nola den egun guziez hemen Jesus gurekin aurkitzen.
4
Erakutsirik Berak dauzkala bizitza hunen gakoak
Jesusen obrak gelditzen dira Egia-ren lekukoak;
Guretzat orai erakaspenak arras baitezpadakoak
Ebanjelioan dauzku ezarri maite gaituen Jainkoak...
5
«Amodioak ere manatzen, ez baititake bertzela...
Gure bizian ibil gaitezen Jesusek erran bezala;
Berari esker gaur baditugu hitzak eta bai «modela»,
Esperantza bat osoa gero gu're piztuko garela!