Amodioa eta... (I)
Fermin [Imaz, Fermin?]
1
Egundainotik izan ote da orai bezenbat gaixtagin
Zenbat ohointza, jende bahitze, denak bartizkeriarekin
Dohakabeak erremetitzen direnetz nai uke jakin
Presuner hoiek soldata galdez, bai eta bakantzak berdin.
2
Ateraldi hoi, pentsatu duzu, etzen gure anaientzat
Presuner dira, hoien kasua ikaragarrizko gaitza
Zer bihotzeko zimikoa hor bai Euskal-herriarentzat
Erregerekin, Jainko maitea, emaguzu esperantza.
3
Bortizkeria baten ondotik zapaldua ikusteko
Gizarte huntan gal-bide batzu badira antolatzeko
Azken auzian bihotza ez dut jendea kondenatzeko
Den gaixtoena nork noiz zin egin ez dela gonbertitzeko.
4
Bertsu hau zuri bihotzekoa dudan euskara maitea
Maite dut lurra, gure mintzaira, kultura ta izaitea
Zoin gauza eder gure Herria'n nortasuna gorestea
Hastio ere behar ginuke elgar ganik berextea.
5
Euskal seme bat ote ditake zure mintzairaz ahalge
Buru azkarrak euskaldunetan bertzetan bezala daude
Libertaterik ez da izaten uko itearen alde
Egun batean sendi zindaizke zorretan eta debalde.