Aita Donostia-ren eguna
Fermin [Imaz, Fermin]
1
Besta goxo eder batez doa egungo zatia
Azkainek du omendua aurten Aita Donostia
Goratuz gure musika eta kanta edo abestia
Alor hoietan bera izan zen egiazko iguzkia!
2
Ehun urte duela gaur zen Donostian sortua
Jainkoaren deiez gero kaputxinotan sartua
Espainiako gerla denboran ihesgorat behartua
Anai izanik beharrik hemen atseginez onartua.
3
Urte batzuez Azkainen ukanik bere egoitza
Jainkoa ta Herria-re hortik zetzazken zerbitza
Kantu ta doñu xahar biltzeak edertzen zion bizitza
Altxor hortarik behar zuela gero nasaitu emaitza.
4
Baliatuz gisa hortan bai denbora iragana
Urrundikan tiratua zuken obrarentzat plana
Berak zakien nundik zer zaindu eta nundikan zer asma
Musikan ez da nolanai biltzen asmatzaile haundi fama!
5
Araberako izan da eskaini zaion eguna
Euskal-Telebixtarekin lehen meza euskalduna
Gero pilota eta dantzari beti kultur oihartzuna
«Donosti-Ereski» kantariekin, gaindika goxotasuna...
6
Iheslari ohiek hor hartu dute-re partea
Hain gustora etorriak, ta alai begitartea
Jaun auzapezak mintzaldi batez agertu ikustatea
Bazkari onak dudarik gabe sustatuz lagun-artea!
7
Euskal Herri hunek lehen ere hainbat sofriturik
Iheslari eta guzi gaur ez aldatu modurik
Oraino bada faltarik gabe bainbertze preso sarturik
Kezketan nago ez ote daiken hoitan «Aita-Donostirik»?
8
Omenaldi egunak du eman here zoriona
Gerorako ere zainduz berdin ondorio ona
Alde batetikgorets dezagun anaien elkartasuna
Bai-ta-re gorets euskaldungoa markatu duten gizonak!