inprimatu
Uri bati eskerrak
Izenburua:
Uri bati eskerrak
Sinadura:
Euskaldun bat (Claudio de Otaegui ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio (?)

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1886
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
Orrialdea:
147-148

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Uri bati eskerrak

 

Euskaldun bat

 

 Esker aundiak millaka asko

 Emateko uri bateri,

 Bere aurrean azaldutzen dan

 Mendi baten naiz eseri;

 Begira nago; ain chukun polit

 Ichas ertzean da agiri,

 Ibayan sartzen ataa pilla bat

 Zuri ta nabar dirudi.

 

 ¿Zeiñ ote zera aiñ miragarri

 Ematen dezun Uria?

 ¿Zeiñ izan leike Euskal-errian

 baizik ¡o Donostia?

 Eta zuk eman zidazulako

 Gerran pakezko tokia,

 ¡Ai! baneuka nik zu jasotzeko

 Emen lira bat zolia!

 

 Uri maitea zenbat alditan

 Or ote nintzan samintzen,

 Euskal-erri au ari zalako

 Sekulan betiko galtzen,

 Ainbeste anaya ill ta zauritu

 Nituelako ikusten,

 Berdin kanpoan izango zala

 Nuelako ere pensatzen.

 

 Ainbeste tiro ta sutunpen ots,

 Kia, garra, inguruan,

 Denak ziero azaldutzeko

 Orain ez ditut goguan;

 Eta nai ere ez erabiltea

 Orduko gauzik buruan,

 Betiko aztuta bizi gaitezen

 Pakez aurrera munduan.

 

 Bestela lisai zure erraietan

 Lo gozoz nuen egiten,

 Ez nintzalako ezda-baidetan

 Ezertan ere ni sartzen,

 Guztiai baña Kristau errukiz

 Nioten begiratutzen,

 Zergatik denak Ama Españak

 Bere semeak zituen.

 

 Zugan nuela berriro diot

 Uri gogoangarria,

 Zugan arkitu nuela pozez

 Gerratik igestokia;

 Zugan billatu nuen gañera

 Lanean irabazia,

 Iru urtean eman zidazun

 Nik bear nuen guztia.

 

 Orra zenbat on egin zidazun

 ¡O Donosti onegia!

 Amak bezela gorde ninduzun

 Zure kolkoan ichia;

 ¿Nundik ta nola merezi nuen

 Zugandik ainbat grazia?

 Iru urtean zu izateko

 Neronen zelataria?

 

 ¡O! uri eder ¡o uri garbi!

 ¡O, uri guztiz lanua!

 ¡O, uri maite! o, uri kutun!

 ¡O, uri apartekua!

 Euskal-uriak zure aurrean

 Makurtzen dute burua,

 Edertasunez zeradelako

 Zu ispillu ta maisua.

 

 Zure kaleak dira zabalak,

 Zuzenak eta chit lauak,

 Esan lezake dirala denak

 Sala batzuen soruak;

 Sinistu nai ez didate askok

 Dituzun ikustekuak,

 Betoz bertara ta ikus bezate

 Diraden egiazkuak.

 

 Plazak ere zuk, dituzu onak

 Baña Gipuzkoakua,

 ¿Nun billatuko ote litzake

 Beste bat onelakua?

 ¡O! zer eikida arrigarria!

 Nun dan jarria Ekautua,

 Orisen dezu dudarik gabe

 Uri bat onratzekua.

 

 Zaude gordeta Gaztelu batez

 Motako mendi gañetik,

 Inguraturik ichasoz ere

 Beinik bein alde erditik;

 Uste det ala sendo zaudela

 Etsayen asmoetatik,

 Okerrak eta asko izan arren

 Danen atzaparretatik.

 

 Jaunak dizula zoriontasun

 Ta aurrera jarraibidia,

 Bukatu arte azigarritzat

 Daukazun markaeria;

 Eliza eder berri batekin

 Jarri San Martiñ aldia,

 Izan zaitian zu orduanche

 Euskal-erriko loria.

 

 Uri zarrean daukazltitzu bi,

 Zeiñ baño zeiñ bai obia,

 Baña niretzat Santa Maria

 Batez ere ataria;

 Amaika aldiz begira nion

 Erdi chororik jarria,

 Artera zale diranak anchen

 Badute ikasbidia.

 

 Uri berria zarra bezela

 Dezunean zuk ipintzen,

 Nolako poza nire biotzak

 Orduan artuko luken,

 ¿Dorre ta Elizak ez dute bada

 Uria ondoen apaintzen,

 Jaungoikoari onrarik geyen

 Ala zayola ematen?

 

 Arraitseñetik alabantz asko

 Dankazkit zuri zer esan,

 Echera itzuli bear det eta

 Emen Bukatu dezadan,

 Agur, Donostia, jarraizazu

 Euskal-oitura zarretan,

 Zoriontasun egiazkoa

 izan dezagun oyetan.

 


inprimatu