inprimatu
Iru zortziko acrostiko
Izenburua:
Iru zortziko acrostiko
Sinadura:
Euskaldun bat (Claudio de Otaegui ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio (?)

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1882
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
Orrialdea:
139

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iru zortziko acrostiko

 

Euskaldun batek

 

 Erregerikan goyenak ere

 Urre ta zillar argiyac

 Sartu dituzte gaiztakeriyan

 Kirasturican coroyac...

 Ah, Euskaldunac! ¿Nai dituzute

 Lurreco ondasun-chikiyac?...

 Dollorkeria litzake, izanic

 Uts-ezerezac guztiyac.

 Noraño-bada bear du igo

 Euskal-erriko jendeac?...

 Nic esango det atsegin andiz,

 Gure anai chic maiteac.

 Adur-eder da Ebro-ibayen

 Ur-bitarteco semeac,

 Zeruronz, nola suba, bear due

 Igo ausardiz beteak.

 Ken griña charrac: Jaincoa degu

 Maiteric-maiten lenengo;

 Arc eman zigun Euskalerriya

 Izandu bedi urrengo:

 Toki gozo au CRISTAU-OITURAZ

 Euskera-rekin goyengo,

 Norc ez cantatu?... Canta, ta aurrera:

 Au da garaitzaill iztengo.

 


inprimatu