inprimatu
Bere seme batek Donostiari
Izenburua:
Bere seme batek Donostiari
Sinadura:
Euskaldun bat (Claudio de Otaegui ?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Otaegi, Klaudio (?)

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1884
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
Orrialdea:
44-45

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bere seme batek Donostiari

 

Euskaldun bat

 

 Ameriketan neukan denboran

 osasuuako pobreza,

 ongi jartzea gatikan nuben

 egin Lezo-ra promesa;

 aginde ura etzalarikan

 kunplitzen oso erraza,

 noiz bait etorri naizda entzun det

 Lezo-ko eleizan meza

 

 Au dala bide allegaturik

 Donostiako errira,

 non nabillenik ezdakitala

 eman det guztian jira;

 lendabiziko jarri naiz zarra

 deritzonari begira,

 neretzat onen echeak ere

 goienak berriak dira.

 

 Ikuste batez arkiturikan

 ezin esan ainbat grazi,

 segiduban naiz bere eskiña

 guziak miratzen azi;

 ¡bañan zer pena alde batera!

 non bait ez dirade bizi!

 erri guztian ez ditut amar

 lagun lengoak ikusi.

 

 Ez det billatu non dan ni jaio

 nintzan olezko barraka,

 au zan tokiak bere gañean

 eche eder bat baidauka;

 kaleak ere lendik onera

 izen trukatuba dauka,

 nere jaio ta bizi lekubak

 lengo antzikan ez dauka.

 

 Alde batera senti det poza

 bestera berriz det pena,

 ikusi gabe eskutatea

 nere jaioterri lena;

 gaur iruri du uso churi bat

 itsas gañean dagüena,

 ego ederrak zabaldurikan

 egan joan bear dubena.

 

 Ez dira lengo murru kopeta

 beltz itsusiak ikusten,

 beren lekuban zer ibiltoki

 ederrak egin dituzten;

 aiek etzien usochoari

 egak zabaldutzen uzten,

 zori onean arrazetikan

 guziak kendu zituzten.

 

 Oez kanpora ikusten dira

 milla bat eche berriak,

 beren artean, Jauregi-echeak

 diruritenak erdiak;

 kaleak ata plazak ederrak

 dendak begiragarriak,

 ametsetako gauza bat dala

 diruri nere erriak.

 

 Eche aundi ta ederrak egin

 baldin badira ugari,

 ez dira era eskasagoak

 agiten diranak ari;

 beste askoren artean plaza

 Gipuzkoan da bat ageri,

 jendea prankok begiratuko

 diona bere lanari.

 

 Pauso lekubak ederrak daude,

 politak lore tokiak

 ur-amilde ta iturrichoak

 nola chabola chikiak,

 oekin argi-oin burnizkoak,

 soñu leku ta alkiak,

 begiragarri jartzen ditula

 gabaz chimistki argiak.

 

 Uztai urrezko baten erdian

 dauka itsaso urdiña

 bere grazia ederraz biltzen

 diona zorion diña;

 perla polit au dago Zeruko

 eskiñ batean egiña,

 itz batez, au da mundu zerubak

 elkartzen diran eskiña.

 

 Emazteari segiran bear

 diot nik adierazi,

 etor dedilla Donostiara

 bere pamili ta guzi;

 ez det au bañan toki oberik

 Indi guzian ikusi,

 ez nua berriz Amerikara,

 emenchen bear det bizi.

 

 Erririk graziz orniturikan

 iñon arkitutzen bada,

 beretako bat gure Probinzi

 Gipuzkoan Donostia da;

 lurrak gañean, jaso lezaken

 politenetan bat bada,

 aurrera ere dan bezin polit

 gorde dedilla albada.

 


inprimatu