¡Ama bati! (On Antonio Arzac jauna-ri)
Agirre, Domingo
Seiaska pobre baten aurrian
Ama bat makur lenguan
Begira eguan, bere umechoa
Lo ala esna eteguan.
Ezaguturik esnatu zala,
Arturik bere altzuan,
Maitasunezko berba leunian
Onela amak ziñuan:
"Semecho neure biotzekua,
Semecho neure kutuna,
Bakar bakarrik zuk bete dozu
Nire biotzeko utsuna;
Jaungoiko Altsuak emon daizula
Indarra eta osasuna.
¡Ilgo baziña!... galduko leuke
Zure amak bere zentzuna.
Semecho laztan sortu zarana
Neure erraiyen erdian,
Semecho eder bardinbagia
Ichasuan ta lurrian,
Etzara jaio jauregi baten
Aberastasun artian...
Baña zu zagoz ¡maitia! asko
Aberastasun echian.
Jauregietan jaio diranak,
Errege diranak sortu,
Ezingo dira, neure biotza,
Bein bere zugaz neurtu.
Izango dira aginpidian
Geiago, ezin ukatu;
Baña ederrez, maite maitia,
Ederragorik ez dozu.
Zure bekoki zabal garbian,
Begi urdiñ gozuetan
ikusten jatzun argitasuna
Ezta ikusten besteetan.
¿T'urre irudiko ule kiskurra?
Urria ezpada benetan,
Urre-zidarrak baño geiago
Balio dan nire ustetan.
Kutun, laztana, biotzekua
Neure semia zu zara;
Zure onduan aztuten jataz
Samiña eta negarra:
¿Zu, nire poza, nire atsegiña
Beti izango etzara?
¿Naiko deustazu, maiteko nazu
Maite zaitudan gisara?
¡Ze ao polit zoragarria,
Ze samurra ikusten jatzu!
Zure ezpan bigun orban bagian
Irribarria daukazu.
¿Benturaz baietz ¡aingeruchua!
Baietz agindu nai dozu?
Gure echeko lora ederra
¡Indar! mun bat egidazu."