Gartzela handitik gartzela txikira: zorionak!
Txepetxa
Lege bat dela bitarte,
horrela hainbeste urte,
lanez dabilen jendearentzat
zigorra dakarte
Nahiz ta torturatu fuerte
arrazoirik ez daukate
fazismoaren indar zitala
besterik ez dute.
Nahi dute dena kakaztu
gure ingurua nahastu
Paloak hartzen ohituak gara
hala ere estu
Agoantaturik justu
zuen alde mila esku:
Jende zintzoa gartzelatuez
ezingo da ahaztu!
Hauxe dugu komedia,
esan behar dut egia:
bildotsa preso dagon artean,
libre azeria.
Gaitezen denok abia,
burrukara alegia,
Apurtuz mundu hontan dagoen
gartzela handia.
Joseba adiskidea,
askatasunik gabea,
egoera lez, ez pentsa denik
gurea hobea.
Bihotz barruko labea
lanez duzu aterea:
Mundua azal lumaren bidez,
idazle trebea!
Gustura hartzen nuen Pott,
hori lotsa gabe diot;
txalogarria zuen langintza,
sinetsi, lagunok!
Argitaratzeari lot,
hiltzea nahi luke askok
Anima zaitez, Euskal Herriak
ez du egingo pot!
Maite dituzu poemak
idatziz gauza sakonak.
Gauza ederrak agertzen ditu
egia dioņak
Epai-mahaietan egonak,
harritu dira gizonak
Ondo merezi, duzu saria,
beraz, zorionak!
Poztu naiz berriarekin,
nola ez hartu atsegin7
Udal saria irabarizik,
Azkuerena berdin.
Segi lehenago bezain fin!
Idazketan tinko ekin!
Euskaldunontzat literatura
espetxean egin!
Preso gertatu arren hor,
zurekin dugu hainbat zor.
Saiatzen gara, baina ez behar
bezainbeste gogor
Aritzen bagara jator,
Zuek libratuz derrigor.
Amnistiakin horko guztiak
hona laster etor!