Gripeari
Etxaluze
-I-
Griperi nai nioke
bertso batzuk bota,
gaitz txar onek nerekin
artu duen seta;
egun gutxitan utzi
ni erabat jota,
nere baimenik gabe
indarrak salduta.
-II-
Otz ikara da zure
lenengo abisua,
gero gorputz guziak
artutzen du sua;
berdin da gazte, aurtxo
edo gurasua,
antz ematen erreza
da zure gaixua.
-III-
Gripe onek eman dit
paliza galanta,
kallentura nabille
ni ezin lagata;
egun gutxian au da
gizonaren planta,
anka luzatzekore
ez det asko falta.
-IV-
Len pozik zebillena
tristetu ta auldu,
apetitu guziak
zure kulpaz galdu;
etxetik ezin zaitut
iņola bialdu,
kosta prezioetan
nai zinduzket saldu.
-V-
Miņik gabe ematen
dakizu zigorra,
gorputzari emanaz
paliza gogorra;
txurikerian etxera
datorren lapurra,
luzaro eukitzeko
apopillo txarra.
-VI-
Ez naiz bela aztuko
aurtengo apirillez,
bapo osatua naiz
bizarrez ta illez;
larri ibilli arren
oraindikan il ez,
indartzen asiko naiz
ollo zarrak illez.
-VII-
Zein den galdez etzera
zu aurrez ibiltzen,
sasoi ederrekoak
dakizu umiltzen;
saiatzen zera nunbait
gorputza miatzen,
badakizu lekurik
aulenak billatzen.
-VIII-
Utzi dizkit eztula
eta katarrua,
nerea ez da izan
gauz orren errua;
pastilletan artuak
ia lau arrua,
alero kanpora'ņa
egin dit barrua.
-IX-
Baste bat jarduten zait
banderillak jartzen,
ipurmasaillan ez det
atsegiņik artzen;
alare gaitza ez digu
oso manderetzen,
ez ote gora asiko
gripe toriatzen?
-X-
Oitik atera gabe
egin det astea,
noizpait pentsatu nuen
jeikitzen astea;
pausaje mantsoa ta
begije tristea,
kosta zitzaidan berriz
oņez ikastea.
-XI-
Lengo indarrarekin
ez negoen pio,
aspaldian ez dira
nik nai ainbat io;
bitaminak artutzen
ari naiz propio,
Endaņetari bota
nairik desapio.
-XII-
Arri zarrakin ez naiz
gaizki baliatzen,
eserita gaņean
egon deskantsatzen;
Endaņetakin ez naiz
batere piatzen,
jokatuko nioke
mantso ibillitzen.
|