inprimatu
Maria Alegiazkoa
Izenburua:
Maria Alegiazkoa
Sinadura:
Etcheberri, Agustin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Agustin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1887
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
Orrialdea:
123-124

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Maria Alegiazkoa

 

Etcheberry, Agustin

 

 Arratsa zen. Negu asi berrian

 Maria choil, kiloa gerrian,

 Antche ad, bere gelan iruten,

 Boz batek du kanpotik kantatzen:

 

 O! Maria, ene maite bakarra,

 Ager zaite apur bat leyora,

 Zeru-zolan usu dire izarrak;

 Aizeari gan zaizko indarrak.

 

 Aitz-adarren erasiaz bezenbat

 Zure kantaz achola darokat;

 Ezen noa, utzirikan leiorra,

 Itsas-zolan arrain biurtzera.

 

 O! Maria, zu bazaitut ikusten,

 Itsasoko arrain billakatzen,

 Arrantzale banoa ur-anditan;

 Zu bizirik artzera saretan.

 

 Arrantzale, zuk gaicho mariñela

 Butatzean sareak urera,

 Ni choria egaztin arin, airez,

 Larrez-larre gan niro egalez.

 

 O! Maria, zu ernerik begia,

 Iar bazinte airezko choria!

 Iiztari nindake biurtuko;

 Kayolara, zu airez bilduko.»

 

 Martutch-chori eper, kalladenboran

 Zu segaden edatzen astean,

 Ni, lorea naiz sorturen bet-betan;

 Ta gordeko landa-soroetan.

 

 O! Maria, baldin zu soro-lore,

 Margarita egiten bazare;

 Ur-chirripa garbia naiz sortuko,

 Nik freskatuz etzare istuko.»

 

 Arrok ura yar bazinte errekan,

 Ni, edoya andirik airetan,

 Gan nindake itsasoz-bertzaldera,

 Ameriken azken desertura.

 

 O! Maria, edoyaren itchuran,

 Indietara nai bazare gan,

 Itsasoko aizea naiz eginen;

 Aisian, zaitut eremanen.

 

 Itsasoko aizea zu sortzean

 Iar nindake mendi-gain batean;

 Ni iguzki adarrik andiena;

 Elur, ormak urtzen dituena.»

 

 O! Maria, baldin iguzkiaren

 Errañoa bazare biurtzen,

 Artuko dut muskerraren bizia;

 Zu izanen zaitut azkurria.

 

 Zu bazare sortzen muskerberdea

 Iarriko naiz illargi-betea.

 Dituena, sorgin beltzak argitzen

 Gauaz kurri direnak ibiltzen.

 

 O! Maria, eztirik arpegia,

 Iar bazinte illargi-churia,

 Ni, laiñoa altcha niro lurretik;

 Ene-pean zu kukutuko nik.

 

 Laiñopetik ezin banio argi,

 Ez nindake zuri bea geldi.

 Ni arrosa lore bote guzian

 Zabaldua, yar nire sasian.

 

 O! Maria, yar bazinte arrosa,

 Ni, apecha nindake urosa:

 Etortzean, oi zure aldachketan

 Pausatu-ta, zu ganat airetan.

 

 Zoaz ortik, zoaz aldi untako

 Itz legunez ez nauzu bilduko,

 Leenago billakaturik ni aitz,

 Oian-pean bakez biziko naiz.

 

 O! Maria, arbolaren itchuran

 Iar bazinte, nonbeit mortuetan,

 Ni nindake ezker-ayen billaka;

 Bozik zuri lotuko besarka.

 

 Besartean artu nai banauzu,

 Aitz zaar bat tinkatuko duzu;

 Iauntzi-churi ni serora lasterrik,

 Komentuan nindake sarturik.

 

 O! Maria, komentu zerratuan,

 Kaperatik zu kantaz astean,

 Oiarzuna nindake atzarriko;

 Zure boza errepika nio.

 

 Komentuan ustez ene boza den

 Oiarzuna bazine atzartzen

 Ilen kanta zinezake zuk eda

 Erioak ni gorputz zilora.

 

 O! Maria, zure il-ezkiletan,

 Mundu petik suntsiturik betan

 Eginen naiz zure kabiko lurra,

 An izanen baitzaitut segura.

 

 Orai danik asten naiz zu sinesten

 Ez nauzula falsoki billatzen,

 Erreztun bat ori ene eritik;

 Beira zazu nitaz oroiturik.

 

 O! Maria, itz orren aditzean,

 Bozkarioz nago biotzean,

 Bainan zure begitarte ederrak,

 Bea nola yo tuen izarrak!.

 

 Neskatcharen gaztetasun floreak,

 Ardura-tu lousengatzaileak,

 Gorde beza, beti bere biotza;

 Erakutsiz amodio otza.

 


inprimatu