inprimatu
Deserturra
Izenburua:
Deserturra
Sinadura:
Etcheberri, Agustin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Agustin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1885
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
Orrialdea:
492-493

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Deserturra

 

Etcheberri, Agustin

 

 Biziaren primaderan armetara gaitea

 Zorigaitzik dorpeena zitzautan yasaitea.

 Desertatuz uste nuen obeki izaitea;

 Pentsamendu zoroa, ik egin naukan kaltea!.

 

 Buru-kolpe itsua, ik egun batzuengatik

 Sekulako zertako nauk galarazi erritik,

 Aita ama iurrid eta adiskiden artetik,

 Geiago ote naitek ikusiren bizirik.

 

 Gaizkirik dengutiena egin gabe niori,

 Gastaginik andiena naizela dut iduri.

 Zer malura, geiago etzautala zilegi

 Agur baten erraitea nere sor-lekuari!

 

 Nere baitan gozo onik orai ez da sekulan.

 Biotzeko ar batekin izpiritua alan,

 Ametseran ere beti mugarrien ikaran,

 Beti beldur aintzinegi zangoa sar dezadan.

 

 Gauaz eta egunaz dut begien aitzinean

 Sor-etchola nere ura larrain bizkar batean;

 Bista-bistan antche dago iturri bat aldean,

 O! nik nuen zoriona an bizi nintzenean.

 

 Non zaituztet, mendi urdin, chirripa iturriak,

 Nere bei, auntz eta ardi bizkar guziak;

 Non leengo nere bide, chingola iduriak,

 Amets istu bat neretzat zaretenak guziak.

 

 Besta egun errikoan nere gazte lagunak

 Chirola yoz, badoatzi kantuz plazara denak:

 Gaur pilotan, biar dantzan ekien atseginak.

 Ni etarik urrundua, zer nere biotz minik!

 

 O ezkila! i neretzat leenik yo uena,

 Ik orobar yoko bau nere azken orena!

 Ire itzalean nian bizirik urosena,

 Aditzean mendi eran ire ats-beerena.

 

 Nere ama orai urrun, kausitzen dut niganik;

 Geiago ez dut emen aren begitarterik.

 Nior, ez adiskide bat nitaz arta duenik;

 Nior, nere oinazetan kontsolatzen nauenik.

 

 Emen yende arrotzetan ni iltzen naizenean,

 Biotz minik gabe naute ezarriren lur-pean.

 Nor daut gero, noiz edo noiz, oroitzapen batean

 Loreto bat pausaturen nere tonba gainean.

 

 Bozkarioz bizitzera, ukaturik erria,

 Desterrura bertze bein ez nin dake abia.

 Bai ondikotz! kiratsa zait desterruko ogia

 Emen ezin-bertzean dut igaruten bizia!

 

 Ur-chirripa ez da galtzen nioiz-bere oetik,

 Ez eta ere, arroka, sortua den menditik.

 Ek bezala sor-lekunz amodio izanik

 Zuur denak kanta beza beti bere erritik.

 


inprimatu