inprimatu
Chorien besta
Izenburua:
Chorien besta
Sinadura:
Etcheberri, Agustin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Agustin

Argitalpena:
Euskal-Erria.
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
20
Alea:
Orrialdea:
104-105

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Chorien besta

 

Etcheberri, Agustin

 

 Bein, orai duela

 Ya ainitz denbora,

 Usa yaun andrei eldu

 Zaiote gogora:

 Guan baino leenago

 Egoko partera,

 Bear dutela eman

 Besta bat ederra;

 Adizkide guziak

 Bildurik batera.

 

 Gonbidatzen dituzte

 Bilkura ortako:

 Belatcha, Arranoa,

 Yaun Amia-moko,

 Zigoina, bas' Antzara,

 Eta bertze asko.

 Ez gero egun artan

 Utsik egiteko

 Non ez den zori-gaitza

 Eri izateko.

 

 Andre Usoak ez du

 Deutsik gupidesten,

 Ase baten ari da

 Ona preparatzen:

 Bii, aza, aragi,

 Aarrain puska biltzen.

 Ango usain gochoan

 Ila piztuko zen!

 Bainan murde Belea

 Gonbidatu etzen.

 

 Egunto artan ara

 Airetan Belea

 Mokoan darokala

 Arri bat andia!

 Orantchet yan-eta-yan

 Ari duk choria:

 Biltzarraren erdira

 Idukiz begia

 Uzten du erortzera

 Mokotik arria.

 

 Kask!!! arria lurrean

 Zenean puskatu,

 Batek: maingutu dela,

 Bertzea okertu;

 "Biziaren lanyeran

 Nork nai dik bazkaldu?"

 Eta Usoen kontra

 Eginez arnegu,

 Bestalierak ziren

 Laster egaldatu.

 

 Okila eta fika

 Usoen onetan,

 Bertze chorietara

 Dire gatekotan,

 Ez ditezentzat geldi

 Asarre funts-ortan.

 Bainan ez zirelakotz

 Berak gonbit bestan

 Zioten: "ez gaiten sar

 Bertzen aferetan."

 

 Adizkiden bilkura

 Duenak bilatzen,

 Obeago du asiz

 Denak gonbidatzen;

 Ez ibil bat ar-eta

 Bertzearen umen,

 Zeren askotan etsai

 Zare bilakatzen;

 Gero arri-kolpentzat

 Arriskuan yartzen.

 


inprimatu