inprimatu
Arantsusitik
Izenburua:
Arantsusitik
Sinadura:
Etcheberri, Agustin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxeberri, Agustin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1349.zk.
Orrialdea:
6

Arantsusitik/TITULU1>

 

Etcheberri, Agustin

 

 1

 

 Suietik ez ukanez nindagon ixilik

 Oraikoan bat jin zaut ustegabetarik

 Kantatzerat noazu bihotzain erditik

 Oztibarre guziko herri xumenetik.

 

 2

 

 Salbatore eguna, zer egun ederra

 Egun horrekin Jesus, igan zen zerura

 Guri jaun presidenta, jautsi gain behera

 Afari ontto baten dener pagatzera.

 

 3

 

 Egun orhoitgarria joan den ortzeguna,

 Chantalentzat ginduen Komunion'eguna,

 Stephane bateiatu, herriko ttipiena,

 Champagna baginduen, hori Giscarrena.

 

 4

 

 Jendeak mintzo ziren zer aire gaitzean

 Ttipiak ginela ta hain leku txarrean

 Hauxe erran nahi dut hemen pasatzean

 Jesus ere sortu zen barruki batean.

 

 5

 

 Ez dugu ez jujatzen bakarrik gizona

 Partikulazki harek egiten duena

 Gu ganat etortzeko, hartu duzu para

 Zer nahi gisaz zira Frantzian lehena.

 

 6

 

 So egin bagindeza guziek beheiti

 Laguntza bat ekarriz ttipiago bati

 Berdin xinple ta umil ager gaiten beti

 Urguluak ez diro bake onik xuti.

 

 7

 

 Jurnaliztez inguru pasatzen eguna

 Ez zauku ez inporta hanbatez omena

 Bakean nahi dugu guk bizi aintzina,

 Ez du ospak egiten beti zoriona.

 

 8

 

 Anne-Aymone lehen andre eta zu Valery

 Herritar denen partez milesker zueri

 Apairuak ez dauku in kalterik nehori

 Berriz jiten bazaizte guk ongi etorri.


inprimatu