Dakar-eko lagunak
Adichkide batek
Ilabetheak du egun batzuk
guti gohora behera
gan ziren marinel maite horiek
gan ziren Dakar aldera
geroztik ez da herri choko hau
lehen bezin alegera
zuen egin utsa guk ezin
estaliz ibilki gera.
Ikusiz zuen etchetik gaki
busti zaizkigun begiak
oroituz zoin luze, lanjeros
diren harako bidiak
eta nork ahantz bai marinelak
eta eyen familiak
juya dezazke hiruek denak
yadanik han ibiliak
Sei ilabethe gutienetik
daude etchetarik berex
bihotzdun gizon batentzat hori
ezin izana da errex
bainan marinel bat ezin egon
pena horien beldurrez
eta bereziki baldin bada
eskualduna berez.
Izan dituzu ezker ta eskuin
zuen zonbeit berri bakar
aski ikusi ondoan beraz
yo omen duzue Dakar
orai arantzan ari zaiztela
atuna ekarahala ekar
gora muthilak koraya on bat
eta arantzazu azkar.
Adichkideak asi bide dut
emanik aldi huntakoz
nere bertsuez kanpo oraino
bertzerik bide delakoz
baina ez othoi damutu zuek
guti eman dutelakoz
gainerakoak grodeak ditut
helduden ilabethekoz.