Trinitate saindua
Zalduby
Sinhesten dut Jainko bat
Hiru Presunetan
Aita, Seme, Izpiritu,
Deitzen direnetan.
Bakhotcha Jainko bat da
Hiru horietan,
Bainan Jainko bat baizen
Ez da hiruetan.
Aita lehen Presuna
Semea bigarrena
Izpiritu Saindua
Da hirugarrena.
Zoin da zaharren edo
Botheretsuena...
Hiruak bardin dute
Bakhotchak duena.
Hiruak bethi-danik
Berdin dire denez,
Izatez, bai botherez
Bai Jainkstasunez.
Hiruak bat izatez,
Berechak Presunez,
Hiruak Jainko, bainan
Jainko bat baizen ez.
Huntan, adimendua,
O zer itsua hi!
Har-zak beraz fedea
Argi-ta gidari.
"Sinhesten zaitut" errok
Michterioari,
Bat beizik ez denaren
Hirurtasunari.
Aita Jainko zarena,
Hure bothereak
Zeru lurrak gaindizka
Dagozka betheak.
Bizia, herioa,
Egunak, urtheak,
Oro zure eskuan
Gaitutzu zureak.
Jainko Seme bakharra
Zathor Aita ganik,
Aita bezal bezala
Jainko bethi danik.
Mundua urrikariz
Hok gizon eginik
Salbatu izan duzn
Gurutzean hilik.
Izpiritu Saindua
Hu ere Jainkoa
Aita-Semen batasun
Amodiozkoa
Bieri zarraizkoten
Argi-ta gozoa,
Izan zakizkit bethi
Nere baithakoa.
|