Pilotariak
Zalduby
1
Pilotak ohore du
Eskualherrietan,
Zeren den ederrena
joko guzietan.
Eskualdunak gaztetik,
pilota-plazetan,
Agertzen du baduen
odolik zainetan.
2
Lehengo pilotari
handien izenak
Espantutan gintuzke
erran behar denak,
Oraiko gizon gazte
deus zainik dutenak
Oro ernaraz detzan
heien aiphamenak.
3
Perkain eta Azantza,
zer pilotariak!
Elgarren bethekoak,
joile bihurriak.
Ikustekoak ziren
esku huska biak,
Chichtuz zohazinean
hoien ukhaldiak.
4
Bai besain, bai besazpi,
bai pumpa lasterrak,
Oro zituen eder
Kurutchet Ezkerrak.
Domingo Ezpeletar
zairari supherrak
Harrituak zaduzkan
hark ere bazterrak.
5
Jandarme Betiri ta
Herrizko Martin,
Bi Soldadueneko
osah'ilobekin;
Ibarl'eta Echkanda
Duronearekin,
Eskuz bai eskularruz
oro ziren berdin.
6
Sustun Itsasun eta
Zuraiden Bettiri,
Zoin gehiago ziren
erreferan ari.
Onddore-ta Puttiko
eta Franchistegi
Bumebarekin botan
ziren lau piklari.
7
Kaskoinak eskularruz
Kaskaka, chirrichtan,
Pilota nora nahi
zabil an chimichtan;
Jokoz bezenbat kaskoz,
munduaren bichtan,
Nekhez agerturen da
haren parerikan.
8
Berrogoi-ta-zazpiko
Irungo partida...
Sekulan halakorik
non ikusiko da!
Kaskoinaren trunkoa
ez zaitela tira...
Hark han eman zituen
guziak azpira.
9
Kaskoinaren denboran
baziren hainbertze!
Lopetegi, Gamio,
Senjan, Hauziartze,
Tripero, Kandelero,
Ottarre, Goietche,
Harriaga, Norbertto,
Larronddo, Bizintche.
10
Gero Espainiatik,
guri nausitzera,
Melchor, Antsa, Maiguel,
zitzaizkun athera.
Horien joa ez zen
guk usatu bera;
Guante luzeaz zohan
atchik eta fuera,
11
Atchiki joko hori
laster ikhasirik,
Frantsesak ez zagozken
ez lo, ez geldirik.
Mattiu Aheztarrak,
gaztorik hasirik,
Espaņolak zituen
iduki hezirik.
12
Mattiuri bertze hauk
zitzaizkon jarreiki:
Bere hiru anaiak,
gazteena Betti;
Gregorio, Leitzelar,
Orgambide, Halty;
Bi hizartze, Larralde,
Chantrea gaindizki.
13
Eskularrua utziz,
arte bertan, oro
Chichteraz hasi ziren
nork jo urrunago.
Jo urrun horren leia
chuchenean dago,
Eta hurbiletik du
indar gehiago.
14
Bidaur, hiru Larronddo,
Chilhar eta Jatsa:
Lau gathu, acheri bat,
seigarrena hartza.
Seiek dute jokoa
murritz eta gaitza
Damurik chahartzeak
oro geramatza.
15
Berterretche, Patzola
eta Abadia....
Sakhatik da bihurri
hoien ukhaldia.
Ottarre, Belekabe,
Ziki plekaria...
Plazarat agertzeko
oi! zer gazteria!
16
Pilotari chaharrak
joaiten has orduko,
Berriak dire bethi
ondotik helduko.
Eskualherrian bada
bethiko muthiko,
Ohore hoi baitute
chutik idukiko.
(Bertze aldean segida)
|