Patin dirudun ez fededun
Zalduby
Ez du urthe hambatik
Sor herritik juanik.
Patin ethorri zaiku
Aberats jadanik
Agur eta ohore,
Nahiz denen ganik;
Nor da orai herrien
Patin bezein jaunik?
Patio aberasteek
Hola badu jaundu,
Nola gerthatzen zaio
Ez baita gizondu ?
Girichtino legea
Utzirik omen du...
Bihotze nekhez dio
Diru hutsak ondu.
Patinen balentria
Herrira jin eta,
Gur'erlisioneaz
Maiz trufatzen baita.
-Jainko legea, Patin
Ez dirozu maita,
Huni ihes baitzare
Ibili sosketa.
Eskola gutirekin
Juan bezala jinik,
Bera beizik ez zaio
Nihor jakintsunik.
Aphez hoiek bezembat
Dio, badekit nik...
Ez zazuela sinhets
Hoikien erranik.
Gero Patini moltsa
Diote ebatsi...
-Hire ohoinek, Patin
Milaka goraintzi!...
Haren egitatea
Ez dakikek gaitzi...
Hortan segurik ez dik
Aphezik sinhetsi!
Bere sosak, galdurik
Denean gelditu,
Lausengariak zaizko
Patini gutitu.
Jekitatez ere bai
Bera de tikitu...
lehengo balentriak
Ichilduak ditu.
Urrundik jin hoieri
Gauden behe orai.
Gu bezala fededun
Diren, ez edo bei...
Eia gure agurren
Hartzeko diren gei...
Zer othe ditezkegun
Anai aia etsai...
Amerikano edo
Hiritar hoieten
Fededunak ezegun
Dire hainitzeten;
Ohore holakoei
Eta lorietan,
Gure onhets dezagun
Eskual-herrietan...
|