inprimatu
Udako egun batez
Izenburua:
Udako egun batez
Sinadura:
Erramouspe, Peyo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erramouspe, Peyo

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
894.zk.
Orrialdea:
2

Udako egun batez

 

Erramouspe, Peyo

 

 1

 

 Azken izarra iguzkiaren aintzinean da gorde.

 Xorien kantu errepiketan egun berria da haste.

 Izar-ihintzak busti belharrak xut eta pherderik daude.

 Damurik oro beroak ditu ximeldu behar ixtante...

 

 2

 

 Iguzkiak du kalda gaitzean saminki lurra berotzen.

 Pentzetan diren liliek dine usain on bat barreatzen.

 Orenez oren goizak dituen azantzak dira ixiltzen.

 Egun-erditan ez da deusere harrabotsikan aditzen.

 

 3

 

 Bainan hargatik zer da ikusten orentto baten buruan?

 Hedoi-mukurru batzu handituz agertzen dira zeruan,

 Eta haizeak aphur bat hasten bi aldetarik guduan

 Ilhun-ilhuna jartzen da laster lurraren gaina orduan!

 

 4

 

 Gero ximixtak hedoi beltzetik, ihurtziriak ondotik.

 Izigarriko karraska batzu entzuten dira gainetik.

 Laborariak ere lasterka ihesi dohaz lanetik,

 Diotelarik batzuk bertzeri: «Goazen etxerat hemendik!»

 

 5

 

 Karraska hetan iduri luke oro direla lehertzen.

 Ximixta argi saminak ditu begiak berak lotsatzen.

 Ikhararekin, oro daldaran, orduan gira zeinatzen:

 «Santa Barbara, othoitz egizu erreak izan ez gaiten!»

 

 6

 

 Zerutik jautsi uri larria uharka doa bidetan:

 Erreka bera gaindi eginik hedatu da bazterretan.

 Bainan kalerna urrunduz doa harrabotsik gaitzenetan,

 Eta guziak kanporat beha daude leiho gibeletan...

 

 7

 

 Lur egarritu idorra orai jarri da urez aserik.

 Arbola eta landare orok mainhu ezti bat harturik.

 Horra non diren fresko-freskoa jarri indar-berriturik.

 Bainan «Jainkoa, beira gaitatzu erauntsi gaixtoetarik!»


inprimatu