inprimatu
Orde utzirik penak
Izenburua:
Orde utzirik penak
Sinadura:
Erramouspe, Peyo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erramouspe, Peyo

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1660.zk.
Orrialdea:
7

Orde utzirik penak

 

Erramouspe, Peyo

 

 1

 

 ...Orde utzirik penak

 ara bazterrera

 

 Finitu zaukulakotz

 gerlako denbora.

 Etsaiak ezarririk

 oro zangoz gora

 Guillaume eskapatu

 Holanda zokora

 Jan-arazi beharra

 zaku bat bolbora.

 

 2

 

 Ez laiteke josteta

 diozun gomertsan

 Zaku bolbora tripan

 nork behar du jasan.

 Hari su eman eta

 erretzea brasan

 Etzuen ez sobera

 zerbait sofri zezan

 Hura bezain krudelik

 ez da nihun izan!


inprimatu