inprimatu
Menditik Hazparnera
Izenburua:
Menditik Hazparnera
Sinadura:
Erramouspe, Peyo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erramouspe, Peyo

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
109 [108].zk.
Orrialdea:
2

Menditik Hazparnera

 

Erramouspe, Peyo

 

 1

 

 Urtheak lerro lerro dilindan lepotik,

 Urratsa pizu eta gogoa arinik

 Hazparnera jautsi niz mendien gainetik,

 Bertsulari ederren aditzea gatik.

 

 2

 

 Lehen, ni hola hola orai bertzen aldi,

 Hazparnen izan nintzen duela aspaldi,

 Nerekilan nulea Martin Larramendi.

 Orduko gure sua berriz pitz baledi!

 

 3

 

 Hazpandarrak eder du ongi ethorria:

 Bihotz beroa  eta gozoa irria,

 Pizu aire batekin, gorphutza joria,

 Arrosaren pareko aldiz aurpegia.

 

 4

 

 Elgarren berdintsuak zortzi bertsulari

 Guduka hasten dute batek bertzeari,

 Erdaldunak non dute joko gisa hori?

 Eskualdun da horta nagusi orori.

 

 5

 

 Jende este ederra barne haren bete,

 Haundi eta jakintsun bazela, diote.

 Lore sorte guziek balio badute,

 Multchoan ederrago dirare ni uste.

 

 6

 

 Oxobi ikusi dut: bainan urrunera!

 Begitartea arrai ene arabera,

 Gostatzen dena gosta bertsu aditzera

 Igerika joan laike hurez... bertzaldera!

 

 7

 

 Bazterretik, entzun dut segur solas frango.

 Kechu aire, batean baziren zombaitño.

 Zertako ziran hola gogoeta nago,

 Aroa borthiz, edo, zelakoz boz ondo.

 

 8

 

 Hauche behar dauzuet orori aithortu.

 Besta bururatuta zer zaitan gertatu

 Adin batean orai, hunek nu harritu,

 Deabruak nauelakoz bortizki tentatu.

 

 9

 

 Akabatzean zuri ene gorespena

 Bihotzaren orditik jaun Ernandorena,

 Errotik Eskualduna eta fededuna

 Gure Herri maitea goratzen duzuna.

 


inprimatu