inprimatu
Gerla haundia
Izenburua:
Gerla haundia
Sinadura:
Erramouspe, Peyo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erramouspe, Peyo

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1937
Argitalpenaren urtea:
50
Alea:
1957.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gerla Haundia.

 

Peyo Erramouspe.

 

 1

 

 Hemeretzi ehun eta, hamalauko urthean,

 Agorrilaren lehena, atsalde apalean,

 Ezkila errepiketan, aditu nuenean,

 Ikara bat eman zautan, boz harek bhotzean.

 

 2

 

 Ezkilak huna zer zion, bere hoz ochenean,

 Frantzia gertatzen zela, hertsamendu gaitzean:

 "Ene haurrak orai chuti, guziak bat batean.

 Alemana jazarri zaut, erho bulta tzarrean."

 

 3

 

 Nola primaderan dohan, urzo papo nabarra;

 Airez aire hegaldatuz, hegotik ipharrera;

 Halaber laster juan ginen, Alemanen bidera,

 Haren oldar erhoaren nolaizpait trabatzera.

 

 4

 

 Beljika ttipia zuen, lehertu zangopetan,

 Gu laster chehakatzeko, iraganik handikan.

 Batzu gure alde eta, bertzeak heiekilan,

 Eropa gehiena zen, ichtante jarri sutan.

 

 5

 

 Lehembiziko guduan, nagusitu zitzaukun.

 Orduan gu ihesari, Pariseri ez urrun,

 Hango armada bat, jin zen Marne-rat gure lagun.

 Gudu bakar oste bera, izan ote da nehun!

 

 6

 

 Marne-n garraitu ginuen, bainan hark ez etsitu.

 Bertze gisa batera zen, handik goiti jokatu:

 Satorrek bezala zuen, lur azala zilatu,

 Holachet nahi gintuen, bera gordez garraitu.

 

 7

 

 Gu ere, hura bezala, sartu ginen lurrean,

 Burdin harizko hesiak, emanik antzinean.

 Nork erran, zer pairatu den, zilo heien barnean ...

 Lotseria bat lotzen zaut, oraino orhoitzean.

 

 8

 

 Frantzia buru batean, holachet zen hetsia,

 Nolazpait gibel aitzinka lau urtez atchikia,

 Etsaiak ez utzi nahi, hartu zuen pozia,

 Orzantza iduri ari, burdinazk'erauntsia.

 

 9

 

 Auhenik eta nigarrik, baizik etzen orotan.

 Herriak gizonetarik, hustu ziren bet betan.

 Emazteak eta haurrak, zaharrekin etchetan.

 Berri tcharraren beldurrez, zaudelarik gogoetan.

 

 10

 

 Gerla itsaso gainean, gerla itsaso pean,

 Lur gainean, lur barnean, bait'ere airean.

 Herioa marrumaka, bethi gure aldean.

 Ginion: ifernua da, jarri orai lurrean.

 

 11

 

 Verdungo inguruetan, metaka hil gaichuak!

 Hobirik gabe lurrean, iguzkiak beltztuak,

 Asko gorphutz, ezin erran, nola chehakatuak,

 Biziak heien aldean, ja hil bilakatuak.

 

 12

 

 Azkenean Jainko jauna, zitzaukun urrikaldu,

 Ama birjinak baitzuen, guretako otoiztu,

 Ziloetarik ihesi, etsaia abiatu,

 Bere lurretan sartzean, hark bakea galdetu.

 

 13

 

 Jondoni Martin goizean, lau urtheren burian,

 Su izigarria hil zen, eguerdi aitzinean.

 Foch haundia buruzagi, jarri ondar urthean,

 Harek gidatuz garraitu, ginuen azkenean.

 

 14

 

 Hamabortz ehun mila hil, frantses gizonetarik!

 Bertze haimbertze mainkertu, bethikotz ahuldurik.

 Aita amak nigarretan, beren haurrak galdurik,

 Asko haur gaicho orobat, ez dutenak aitarik.

 

 15

 

 Gerlan hilez orhoit gaiten, orai bake demboran,

 Herriarentzat baitute, beren odola eman.

 Heier esker, gure lurra, guretako da izan.

 Jainkoa otoiz dezagun, bere ganat har ditzan.

 

 


inprimatu