inprimatu
Hauxe da lur arrotza
Izenburua:
Hauxe da lur arrotza
Sinadura:
Erkiaga, Eusebio (Endaitz, Erkiagarre)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erkiaga, Eusebio

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
528.zk.
Orrialdea:
7

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hauxe da lur arrotza

 

Erkiaga, Eusebio

 

 Hauxe da lur arrotza!

 Eguzkia hotz eta argi gabe

 garia ezin erne. Gatzik ezta.

 Nolako lurra, nagoen hau!

 Bizi gabe bizi naiz.

 

 Dagoen haize puxka,

 bakandurik dago

 eta gorrototsua,

 itoko ote nau?

 

 Sortu ninduanaren begiak

 dira argi,

 harek emana haizea.

 Haize garbia ta argi nirea.

 

 Iskillu latzen aho

 gorrotoan onduak.

 Aurrekoa, anai ona,

 hilko baitu, hilko ote du?

 

 Eta odol gorrra,

 lurra beltz egongo duzu

 ez da izango garirik,

 ez maiterik.

 

 Galdetu diet gizaki guztiei:

 nun maitasuna?

 nun Jainkoa?

 

 Amatxo guztien begi xamurretan

 erantzun soila,

 eta umeen eskale-begi argi

 zorrotzetan.

 

 Sortu ninduanaren begi

 dira argi

 ta arnasgei dudan haize

 haize ta argi amarenak

 haize ta argi amarenak

 ditut nabari.

 


inprimatu