inprimatu
Sinisten dut
Izenburua:
Sinisten dut
Sinadura:
Erdozainzi Etxart, Manex
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Erdozaintzi-Etxart, Mañex

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1014.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sinisten dut

 

Erdozaintzi-Etxart, Manex

 

 Loreak loretze betean

 fruituak fruitutze betean

 zuhaitz eta harri eta burdin

 lurraren lurtatze

 mugimendu daldaran

 mendiak eta itsasoak

 izaki eta gizaki guztiak

 izadiaren ekilibrio betean

 iraunen dutenean

 sinesten dut

 gizonaren zoriontze betean.

 

 Esperantzak

 gizon guzien izerdiaren izerdiaz

 burrukaren burrukaz

 mundu berri bat erdiko duenean

 sinesten dut

 gizonaren zuzentasun betean.

 gizonaren askatasun betean

 gizonaren amodio betean.

 

 Loreen loretze betean

 lurraren lurtatze

 mugimendu-daldaran

 izaki eta gizaki guztiak

 irautearen betean dantzatuko direnean

 sinesten dut

 hastapeneko gaurko eta betirako

 amodo haren izenean

 eta berriz ere deituko diot:

 biziaren Jaungoikoa

 hastapenetik betirakoa

 sinesten dut!

 

 Ahantzi nahi ditut

 etsipen kantuak

 Herri zapaldu horren

 intziri nigarrak

 Nahi gabe daramagun

 burruka gogorrak

 dakarzki berarekin

 hazi emankorrak.

 

 Nik ez dut bizi nahi

 besoak mozturik

 bi zangoak herrestan

 bizkarra hautsirik

 izar bati begira

 lagunak eginik

 esperantza kantatzen

 ez naiz asperturik

 

 Nola oihan-mendiak

 berdin itsasoak

 musika xoragarriz

 dirade beteak

 lurtatze berri baten

 indarki bultzadak

 daldaratuko ditu

 zeruko izarrak.

 

 Mespretxu zapalkuntza

 kalapita, hauzi

 Herri ukatu baten

 morroin marka guzi.

 Dator Askatasuna

 hodeiak doatzi

 ager gaiten dantzara

 bihar edo etzi!

 


inprimatu