Katu bati
Erauskin, Patxi
1
Bertsoak jarri diot
katu sakas bati
litxerrerian zertan
dabillen beti,
keja izugarriak
ditugu auzoti,
lapurretara dijoa
lenengo pausoti
jan naidu goizeti
jenero gozoti,
esan arren zapi
atzaparraz tati,
gazietxo mantentzeko
sagu eizeti.
2
Amabost urte dauzka
ezda oso zarpa
illajez bai diruri
mullo zatarra
begi errtzatatikan
zinizilik makarra
gure katuak ezdu
faltabat bakarra
zuti bai kalparra
burua makurra
bizkor atzaparra
arraio lapurra,
eskutik osien digu
jaki apurra.
3
Eguzkia izatendu
goizeko kafea
makurrka joaten da
zelai batera
ori andan bitarte
etxeko pakea
kirr, kirr, soņura dantzan
artu du partea
andikan bueltea
sukalden batera
eltzeari tapea
kendu badu betea
odolki ta murtzillak
azkar atera.
4
Auzo geienetara
egiten du bixita
deskuidorik iņork
daukan utzita
begien bistan batek
naiez ikusita
tiroz ilko dutela
gu gaude etxita
ondo merezita
ez bear bizita
naiz ateak itxita
ximinitik jetxita
atso bati jan dio
beratzi txita.
5
Lepape txuria du
begi bat urdiņa
mundu onetan ba-dira
ori sorgiņa,
goizero garbitzen du
esnetan mingaņa
gero berriz kiņuka
miazten ezpaņa
alaja bikaņa
dago alajaņa
illuna, bekaiņa
diruri akaņa
engaņoz bai Judas ta
Luziper aiņa.
6
Sudurra beltza du ta
bigote erreak!
ikusita egin leizke
niako farreak,
bizkar ezur zorrotza
almenak urriak
illuntzera ezkero
begiak gorriak
katuen gerriak
txixare neurriak
tximur belarriak
ezpaņak larriak
dotoretuko ald
udaberriak.
7
Zer errespeto daukan
nai adierazi
lengoan komeri bat
degu ikusi,
lau sagu segikata
katua igesi
sagu eta arratoiak
sapaiko nagusi;
ez arren merezi
berak naidu bizi
zuzen zeņek ezi
diot gutxi grazi
orrekin damaikigu
bost pazientzi.
8
Orrentzat zer esanak
ezin dira buka
gauero oi gaņean
eginai ka, ka,
jotzen asi ezkero
Jaunhoikoak barka
itoko luke mundu
dena alzaparka;
koartoan bakarka
jarizenda okarka
gaiztoadu zarpa
bizkorra aginka
txalo zakurrak ere
bildurrez dauzka.
9
Konsideratzen jarri
prenda txarra ez dan
urtero omeak einda
berak ditu jan,
azio txar oriek
ez iņoren bistan
zizalu zar azpian
armoni erriztan
asarre purrustan,
isetsa arrastran,
pentzatu errez dan
jartzen arren kastan
bera salduko nuke
urtek ain pestan.
10
Beso bat jarri zayo
erdi igartzea,
zergatik sarri sartzen
duan eltzera,
kolpe utsik ez dakar
beņere atzera,
formalduko alzaigu
juizioan sartzera?
saguz bildurtzera
au da arritzea,
lastima iltzea,
naiago saltzea,
bestela aurki goatza
errifatzea,
11
Anka bat motza dauka,
okerrak besoak,
nun nai egiten du
estropozoak,
arrapatzen badute
garrotaz atsoak,
bizia utzi bear
aguro gaixoak;
zer minberatsuak
aldatzen pausoak,
ille gabetsuak,
badauzka trozoak,
orrekin anparo gutxi
arkakosoak.
12
Isetsa sartu eta
bi ankan erdian,
pikotxean askotan
enbusterian,
urratu bai aspaldian
badauka ipurdian,
egiņa dabillela
nunbait pikardian;
seguro egoardian,
dago sukaldean
eltzeari goardian
maipean gordean,
guztiz gaiztoa dabill.
oraiņ aldian.
13
Sagu arrapatzea.
dute ofizioz?
baņan ezdu ornitzen
obligazioz,
beragatik ez gaude
gu satisfazioz,
ez dago galdutzerik
birau maldizioz,
lapur da traizioz,
famatua zioz
Ąai! oiek azioz,
betea bizioz,
guztiak nola esan
konparazioz.
14
Erregalo etorria
orain zortzi urte,
nundik ez esateko
beartu naute,
bere balioz doble
egin digu kalte,
ojala eun legoaz
balego aparte,
badauka asko arte;
sorgiņakin parte
ori mediante
aberastu leike
zirku batean jarrita
komeriante.
15
Enteratu zerate
orren portamenakin
iņor gustatutzen dan
nai nuke jakin,
erostea etorri
amabost pestakin,
estuan salduko det
gutxiagoakin,
bein esanarekin
ibilliko naiz piņ
katu on onekin
jabetu beņepin
saldu zalleni nago
Patxi Erauskin.
|