Ordizia'tik
Erauskin Errotari
Erromatarren lendakariak
Senaduko itzarekin
Euskaldun ayei au esan zien
Zintzotasun guztiakin
Alkar arturik bizi nai degu
Orain aurrera zuekin
Seme ordeko nai badezute
Izan il arte gurekin
Egingo degu gure alabak
Emazte emanarekin.
Euskaldun ayek adoreturik
Guztiak baten itzera
Erantzuerau eman zioten
Jaun prestu ayei ostera
Jarriko gera zuen alabak
Gure emazte izatera
Pake gozoan gerta gaitezen
Gu alkarrekin aurrera
Ta anaitasun aundiarekin
Erroma'n biziko gera.