Erauskin Errotari
Oartutzeko milla zortzireun da
ogeita amairugarrena,
edestiak dio il zala, Bakaldun
Fernando azpigarrena;
bere alaba Ixabelari
aginteak utziaz urrena,
osaba Karlos'ek emandu zion
guda bat txit gogorrena.
¿Euzkotarra zertan sartu zan
etxean ondo zegona?
Orregaitikan etorria da
gure negargarri dana,
irakurrita jakitun egia,
lenago etzekiena.
Madril'ko auzian gu sartutzeko
iñor bazitzaigun iritxi,
lendabiziko egin bear zitzayen
ortzak zorrotz, erakutsi,
baita esanaz gerok aginduaz
geu ederki gera bizi,
zeok, zuzendu bazabiltzate
alkarren artean gaizki.
Ura egin balute etzan egingo
negargarrian ikusi.
Izki onetan zer egin zuten
garbi, nik nai adierazi
auzoko ate bat itxitera joan da
etxeko denak iriki.