Erauskin Errotari
Besteren gauzarik ezertxo ere
ez degu eskatzen guretzat,
bakoitzari baita berea
opature bai beretzat,
iruritzen zait ori guztiak
emango dutela ontzat,
ia pixka bat berotu gaitezen
dar-dar egon gabe otzak,
Frantzesak, dio, Franzia,
bear duala beretzat
atzerritarrak gaztela
ez dutela besterentzat,
oriek orrela izatekotan
Euzkadi euzkotarrentzat.
|