Erauskin Errotari
Neure alaba Miren Josebe
Orra zuk gurasoak utzi,
Senarrarekin artua dezun
Kurutze orri eutzi
Opari gaude ditzazutela
Seme-alaba asko azi
Lendabiziko Erlijioa
Maitatutzen erakutsi
Euzko elea erakutsi gabe
Ez da iņola ere utzi.
Ama Euzkadi baztartu eta
Egundo etzagun utzi
Errukirikan baldin badegu
Geren amari eutzi
Seri ta alaba gogoan izan
Gaur ta biyar baita etzi
Guraso onak zer egin bear dun
Orra garbi erakutsi
Baldin Euzkadi ilko balitza
Ez degu bear nai bizi.