Gora Euzkadi!
Erauskin errotaria
1
Biotza daukat beti eskari
Arren gogoa artzeko
Illunpetako Euzkotarrai
Argi izar bat jartzeko
Ingi onetan oju garbia
Euzkaldun guztiontzako
Zapuzkeria baztar utzita
Amarengana biotzeko
Atzerritarrak gu bizirikan
Dabiltza lurperatzeko.
2
Orra zuentzat anai-arrebak
Neure ongi etorria
Amarengana maite bilzea
Zer gauka miragarria!
Banakatuta gabiltzalako
Daukagu negargarria
Lenago ere argatik dago
Arrotzen mende jarria
Jaungoikoari besteri zorrik
Ez, diou Euzkalerria.
5
Gauza bearrak emen garbiro,
Nai ditut adierazi.
Ez dakitenak bear luteke
Irakurri ta ikasi:
Aita eta amak seme jatorrak
Egiten dituzte azi
Ta etxerako onak dirala
Gaņera berriz ikusi,
Ayek bialduta morroya nola
Jarri etxeko nagusi.
4
Morroya etxean nagusi eta
Semeak joan bearra
Era onetan bialdu zuten
Jatorrizko ŦLege Zarraŧ.
Anaitu gaitzan Euzkotar dano.
Artu dezagun indarra
Gaņerakoan jatera gatoz
Gure oin azpiko belarra
Au ikusita arkaitz biziak
Egin lezake negarra.
5
Nekazariak arto-gariak
Soroan ditu egiten
Ayengatikan saldu tokitik
Asko jan eta edaten
Gutxireneaz etxogin bear
Zortzi-beratzi illabeten
Eldutakoan jarritzen ditu
Metan denak larrain baten,
Nola arrotzari utziko dio
Ayek andik eramaten?
6
Gure Gipuzkoa'k izandu zuan
Urte oroigarriena
Edestiak dio millaz ondoren
Zala berreungarrena,
Urriak ere zuala berriz
Zortzigarrengo eguna
Naparroa'tik aldendu eta
Gaztela'ra jarri zana
Ikasi eta gelditu bedi
Lenago etzekiena.
7
Naparra utzita bera joan zan
Gaztela'rekin jartzeko
Alonso errege Zortzigarrena
Pozik zegoan artzeko
Mondragoye'ko Erri ederra
Gauza erabakitzeko;
Baņon ark guri ez agintzeko
Ain gutxi ikututzeko
Gaņerakoan guk nai bezela
Erara gelditzeko.
8
Erabaki ura asko alditan
Guk degu irakurritzen
Ez dakitenak entzundakoan
Guztik dirade arritzen;
Degun gogoa oso ez ba zaigu
Beintzat era bat urritzen
Illunpetako gazte guztiak
Alegin gaitzan arritzen
Gaztela erriko Erregek guri
Etzigun ezer agintzen
9
Milla lareun larogei ta bian
Gipuzkoa'k inglesakin
Amar urteko anaitasuna
Artu zuten alkarrekin
Ark gudarik izan ezkero
Gaztela'ko erregekin
Gipuzkoa'rik ez irtetzeko
Arengana berorrekin:
Or agertzen da erregek nundik
agintzen etzan gurekin.
10
Gauza bearrak erakutsitzen
Sayatzen gera alegiņa
Euzkotar onak poz artzen dute
Txarranentzako da miņa;
Guk ezdakigu zergatik duten
Oyek orrelako griņa,
Aurrera ere egingo degu
Izketa beti berdiņa,
Ordun bezela Lege zarraren
Mendean egon bagiņa!
11
Milla berreungarren urtean
Gipuzkoa Gaztela'ra,
Milla irureun ta ogeita amabian
Urrena berriz Araba,
Milla irureun ta irurogeita
Emeretzian Bizkaya,
Milla bosteun eta amabian
Azkenekoa Naparra;
Baņan Erregek ez egiteko
Ikututxo bat bakarra.
12
Milla zazpireun ta larogeita
Bederatzian Prantzia
Etorri zan Zuberoa ta
Gare Laburdi kentzea:
Indar andia ark zeukalako
Etsai gaistoen antzea
Gaztela-erriko errege gutxi
Azaldu zan laguntzea,
Ura guretzat ezer etzala
Or dago ezagutzea.
13
Milla zortzireun eta ogei ta
Emeretziko urtean
Urriak berriz ogei eta bost
Zituan egun batean
Atzerritarrak lau onuzkoak
Lotu giņuzten katean;
Orain argatik agintzen dute
Arrotzak gure atean,
Euzkotar danok anaitu gaitzan
Ortik askatu gaitzan.
14
Soldaduzka ere jarrri ziguten
Berrogei urte barruti,
Euskalerria etsai batzuek
Eizuten asko erruki,
Emengo umeak orain argatik
Joaten dirade urruti,
Lenago berriz ez giņadenak
Irtetzen geren lurreti,
Negargarri au sortu zitzaigun
Bi Karlos Borbonengatik.
15
Zarrak erdiak daude logale
Gazteak esnatutzeko
Alegin guztik biar ditugu
Euskaldunok anaitzeko
Gerok nai degun aldun zintzoak
Epai onetan jartzeko
Jatorrizko Pure aginteak
Amarengana ekartzeko
Bildur ta lotsa zeņek biar du
Bere gauza eskatutzeko?
16
Euzko-erriari zer egin zioten
Gure Jaungoikoak daki,
Nik beti berdin entzuten diet
Bai ogeiri ta bai bati,
Lau seme gaiztok lurra jo arte
Arrunt nai digute jarri
Baņan maiteok jaso nai degu
Len zan bezela gaņeti,
Gora Euzkotarron anaitasuna
Orain, gero eta beti!