Euzkadi nor dan eta Jel ikurriņak zer esan nai duan
Erauskin Errotari
Jarraipena
Gogoratzeko milla zortzieunda
ogei ta amairugarrena,
edestiak dio: Errege il zala
Fernando zazpigarrena
bere alaba Isabelari
agintea utziaz urrena;
osaba Karlos'ek emandu zion
guda bat txit gogorrena:
ŋeuskotarra zertan sartu zan
etxean azke zegona?
Orregaitikan etorria da
gure negargarri dena
ikasi eta gelditu bedi
lenago etzekiena.
Irakurleok jarri zaitezte
olerki oneri begira;
gezurrak utzi alde batera
mintzatuko naiz egira:
nere biotzak oraindik badu
oinbeste toki kabira,
negargarri onek esan bezela
ortikan sartuak dira,
orrelakorik etzan etxean
pakean egon balira.
Madrid'ko auzian gu sartutzeko
iņor bazitzaigun iritxi,
lendabiziko egin bear zitzaien
ortzak zorrotz erakutsi
baita esanaz gerok aginduaz
gu ederki gera bizi
zeok zuzendu bazabiltzate
alkarren artean gaizki
bi izkirekin zer egin zuten
garbi orra erabaki;
auzoko ate bat itxitzea joan ta
etxeko denak iriki.
Milla zortzireun ogei eta
emeretzigarren urtean
Dagonillak ogeita amaika
zituan egun batean,
Espartero ta Maroto jaunak
jarri giņuzten pakean
Bergara deitzen diogun
Gipuzkoa'ko erri maitean,
len bezelaxe geok agintzeko
geren etxeko atean
bigaren aldian zertan joan ziran
ama Euzkadiren kaltean?
Etsayak larri atzerritarren
mende gu jarri artean
orein su leizean marruka daude
dabru estuntzarenean.