Deun Saturnino'ren bizitzari olerkiak
Errauzkin errotariya
1
Bertso berriak zuzendutzeko
ez daukat nagi burua,
lagundutzale artzen deala
San Migel goi Aingerua,
Deun Saturnino eta San Fermin
joan zitzayon ingurua
ordu onetan santu eginda
igo ziranak Zerura.
2
Zaldibitarrak, esan dirate
kanta jarri, albanintza,
Patxi Errauzkin zure billaka
aspaldi ontan gabiltza,
nik ere pozik ala bear ta
bayetz eman diet itza
argitalduaz nolakoa zan
Deun Saturnino'n bizitza.
3
Aita Saturnino, jayotzetikan
oroizko erlijioso,
baita gañera seme argia
argaitik, Gotzai, Obispo,
bere ondoren ibiltzen zana
kapilladua, Onesto,
on biurtu ta, jarri zituzten
millaka errege asko.
4
Zaldibia'ko Urreta kale
deitzon, auzo maitean
Deun Saturnino antxen daukate
Baso, eliz polit batean.
Egin zutena, milla, seireun da
larogeita emeretziz urtean
maitetasunaz, biotzak batean
sartzen dirade atean.
5
Dionisio Arko Pajitarekin
adiskide aundienak,
Arleseraño animak erosten
birak etorri ziranak,
era onetan igarorikan
jai ta aste gau ta egunak
gutxi, bildurtu naiz ta agertu
etsairik biurrienak.
6
Kartason'an bañan jendea obea
nola zegoan igarri,
Tolosa, Franzin, Eliz berri bat
eginda zutena jarri,
San Papou!, gelditu zana
ango animan zaindari
Deun Saturnino erriz ta erriz
Iruñara zan etorri.
7
Deun Saturninok Napar'aldean
para zituan bi urte
Aita San Fermin kistar egiteko
berak artu zuan parte,
Jesus'en alde biurtu ere
berrogi milla ereje
berri on ayek zabaldu ziran
Toledo araño arte.
8
San Papul animan zaya
jentil gaiztoak il zuten,
jakin zuanean, Deun Saturnino
aguro asko an zuten;
Tolosa, Franzin zeuden fielak
poz gutxi artu etzuten
onez, aurrera, asiko naiz, zer
gerta zitzayon esaten.
9
Jentil etzayan Elizak zuan
Kapitolio izena,
aurre artatik Deun Saturnino
goizero pasatzen zana,
Ereje gaizto biurri askok
ura eziñ eramana,
ataira, irten, elduta, narran
sartu zutela barruna.
10
Erejeak esan ziotela, ayen
Jainko adoratzeko
erantzun ziela orrelakorik
arekin, ez oldozteko,
aren odola, abel anakin
etzegola nastutzeko
uran asko jentil apaizak
ezpataz, pasatutzeko.
11
Oiñ biak lotu ta zezenari
isatsetikan, erantsi,
aurren saltoan arma bat jota
kopeta ezurra, auzi;
gero, arrastan, errian jiran
puzka, zati, asko utzi,
kristau fielak, urrikalduta
andik joan ziran igesi.
12
Etxeko-andra almentsu batek
bere neskamearekin,
sokatik askatu Deun Saturnino
puzkak, biltzen zienekin,
zoko batean izkutaturrik
nun erak bestek etzekin
andik denbora aldi batera
relikia egin ayekin.
13
Deun Saturnino ludi onetan
martirio asko pasatzea,
ezpataz pasa, zezenari lotu,
rastaka kendu bizia,
ordu artantxen Santu eginda
Zerua irabazia,
orain an dago bertan gozatzen
betiraunde guzia.
14
Eguzki argiak daukan dizdara
ez bada biurtzen laño
ez da urtuko zureganako
aitormena, egun daño;
baita barkatu ez bagerade
zurezaz oartu gaurdaño,
aizken orduan guzaz oroitu
Agur Deun Satunino.