Ama euskerari
Erauskin errotaria
1
Euzkalduna, ni sortu nitzan
Aita-Amagan jayotzaz,
ludi ontatik euskaldun juan nai
baita azken eriotzaz,
daukadan odola ez det maitatzen
biotzez naitasun otzaz,
sinismen auxen zabaldu nai det
nola egutera layotzaz,
Ama Euskera bizi dedilla
goiko jaunaren laguntzaz.
2
Sinisturikan edestia edo
kondairaren esanetik,
eun berrogei'ta iru urte da
Urola izan zanetik,
bi milla eun da irurogei'ta amalau
Jesus baņo lenagotik,
Aita Le'n, Tubal'ek Euzkera ekarri
zuala Armenia'tik
garbiena da ta bizi dedilla
beste guztien gaņetik.
3
Aita Le'n Tubal'en osaba Noe
gu aren abenda arrazak,
onean oso goxoak eta
galtzean berriz garratzak,
geren elea maitatutzen
nola zuzenak ardatzak
lengo tokietan daude mendiak,
ibai, zelai ta baratzak,
beragaitikan zaindu beaitugu
bakoitzak geren landatzak.
4
Urrena berriz erderarekin
etorri zana Ibero,
peninsula Iberikak
muga argalik du Ebro,
gure Euzkera da aurrenekoa
beste itzkuntzak denak gero,
orain berreun urte berau galtzeko
zortzi'etsai ziran bero,
gora Andoain'go Aita Larramendi
Astarloa eta Erro.
5
Usteagatik etzuten farrik
egiņ Euzkeraren gaindik,
aurrera ere nor bagerade
ez dute egingo iņundik
etsai batzuek joarren andik
eta besteak emendik,
auzi gogorra irabazi zuan
Andoain'go Aita Larramendi'k,
bost egi eder esan da joantzan
gizarajoa emendik.
6
Aita Larramendi jayo zan etxea
izenez Garagorria,
asko alditan mirarituaz
begira nago jarria,
bizi zan arte izartu zuan
Euzkera maitagarria,
seme jatorrak azitzen ditu
gora Andoain'go erria,
eta bertakoak zaitzen dutenak
geure Euskal-Erria.
7
Euskal Ama da zintzo garbia
Euskera berriz izkuntza,
orra bi gauza emen batean
Ama ta bere bizitza,
euskaldun, batzuek oraindik ori
ez dakiela dabiltza,
beren abenda ukatu eta
amarengana zaputza,
itxumen onek lertu lezake
seme onaren biotza.
8
Ama zer izen atsegiņa dan
gozoa eta biguna,
jayotzetikan biotzeraņo
eztiro sartzen zaiguna,
ainda bearra aoko sapaya
berak eztitzen diguna,
ludi guzitan maitatzen dute
garbia da euskalduna,
seaskatxotik jaiki ta laister
pozik ikasten diuguna.
9
Mendian ez da piztirik sortu
ez da basoan txoririk,
aur baten gisa maite duanik
bere ama ainbesterik,
kabi txokora jana eraman da
beren lumenian bildurik,
ez da biziko ez luzaroan
iņola ere omerik,
naiz txiu txiu gaixoak egin
ez baidin badu amari.
10
Bururatzen zait aurra nintzala
Amak esaten zidana,
lendabiziko ikasi biar da
Jesus onaren izena,
itz ezti ayek sartu zitzairan
arantzan gisa barruna,
Jaungoikoa maite aurrena
Ama Euskera urrena,
dakigulako bera nola dan
Ama Euskaldun denona.
11
Jaungoikoak ditu denontzat berdiņak
legeak eta dotriņak,
izkuntza bezela ikusten dira
arrigarri ez berdiņak,
ŋnundik sortu dira dantza lotuak?
birau blasfemi zikiņak?
Elizarikan ikusi nai ez
etsayen gana eziņak,
orrelakorik ez du agintzen
Ama Euskera apaņak.
12
Geure aurreko Osaba zarrak
etziran ola oitubak,
Euskal-Errian ikusten dira
geyegi dantza loituak,
mutill da neskak izatzi eta
nola zakur da katuak,
ludi guztian nazkatzen duan
baltzeo zikiņ lotuak,
orrelakorik ez egin bear
Euskaldun katolikoak.
13
Gu ez gerade zeltak ta eslabak,
jermanak eta latinak,
Euskal Abenda bera bakarra
egon gaitezen jakiņak,
gauza bearrak ikasitzea,
poza artu ez dakiņak,
lur eder ontan jayo giņanak
anai prestu, arreba piņak,
Ama Euskera indartzen beti
egin ditzagun alegiņak.
14
Atzerritarra gu bezela da
Jaungoikoaren Semea,
baita askotan etortzen dira
geroren aldamenea,
batzuek ondo bizi diranak
beste batzuek lanea,
jayotakoak txiroa bada
saya bear aldanea,
Euskera entzun nai ez badute
dijoazela berenea.
15
Baita erejo Euskal soņuak
bildur gabe ta gogoti,
artzai mutillak txiruriluka
erantzuten du menditi,
eguzkia ere odei guztiak
urratu eta goi-goiti,
geure Euskal-erri garbi ederran
zein dan ezagutzeati,
gora Euskera miragarria
len, oraiņ, gero ta beti.