inprimatu
Muxikan pasatu da
Izenburua:
Muxikan pasatu da
Sinadura:
Enbeita, Juan Antonio
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Enbeita, Juan Antonio

Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2
Orrialdea:
60-62

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Muxikan pasatu da

 

Enbeita, Juan Antonio

 

 Muxikan pasatu da

 au da komedie

 Teillo postura eginda

 Juan Bizkargire

 

 Andikan buelta eta

 Taberna barrire

 Probia armatu da

 Jira eta bire.

 

 Amabi ta erdietan

 a zan tertzioa

 Gizonak eukiteko

 Ona jusioa

 Agustin alkatie

 Lupariakoa

 Kontrarioa berriz

 Markez Jaurikoa.

 

 Posture armatuta

 Bai ere jokatu

 Irabazi ebanak

 ezin leiken galdu

 Arro dabillenari

 zer jakon gertatu

 Galdu eta beranduan

 oi da akordatu.

 

 Limo aldetik iakun

 Kontrakoa agertu

 Joakin Agerrekoak

 posture zarratu;

 Baiņa aren esanaz

 ez gendun pentsatu

 Astelarren eingo zanik

 Proba ori jokatu.

 

 Esandako berbia

 An eban kunplitu

 Bai eta sasoirako

 Idiak plantatu.

 Lenen Muxikarrari

 Jakin subertatu

 Bigarrenak ez zituan

 Arraiok zarratu.

 

 Lumo baiņo gorago

 dago Erregoiti

 Kontrario berriz

 parte orretati

 

 Aixio ta Txordoa

 Orruaka beti

 Etxirala ikaratzen

 Klase zuziaiti.

 

 Kaitano Erregoititik

 Pedro Muxikatik

 Lizentzia ekarteko

 Gobernu aurretik.

 Ez eben ezer lobratu

 aleginagaitik

 Bakean egon obe zala

 Jaungoikoagaitik.

 

 Bake bat egitia

 Genduan pentsatu

 Gernikako frontoira

 Bai ere juntatu.

 Baiņa idi jabiak

 ziraden gogortu

 Profezaz bear zala

 proba ori jokatu.

 

 Elgoibarrera gendun

 gero abisatu

 Ango alkate jaunak

 euskun kontestatu

 Jarritako bidian

 eiteko segitu

 Bere kontura eingo zala

 plazia libratu.

 

 Urrengo sapatue

 zan seņaladue

 Elgoibarren ikusteko

 idi indartsue.

 Lau juan ziran eta

 Bat zegon notaue

 Muxikako idi txiki

 gorri apaltxue.

 

 Atsalderako ziran

 zuri beillegiek

 Ederto azitakoak

 egiten arraiek.

 Baiņa azkenerako

 illundu begiek

 Giau izan ziriala

 aurreko txikiek.

 

 Aixio eskumatatik

 Txordoa besteti

 Larri ibili zituen

 ogeta amabi.

 Geiago ezin eben

 alegiņagaiti

 Baia ondo kunplituak

 ogeta amaika ta erdi.

 

 Erregoitiar majuak

 nun dozuez begiek

 Ondo ez ezautzeko

 alango idiek.

 Ondo edukiaitik

 okelaz josiek,

 Geiago izan zirala

 aurreko txikiek.

 

 Erregoitiar majuek

 ezaizue ikeratu

 Galdutako diruek

 bozuez pagatu.

 Bi juan ezketiņo

 batek bear galdu

 Galdu ta beranduan

 oi da akordatu.

 

 Orra amabost bertso

 ditugun jarriten

 Ejenplugarritzako

 atariak aurten.

 Borondate onagaz

 dituguz egiten

 Gura dabenak artu

 Txakur aundi baten.

 


inprimatu